Skip to main content

EUROPAKO ORDEZKARIAK IKASTOLAN

Irudia

Europako hainbat herrialdetako ordezkariak gure Ikastolaren metodologia ezagutzen Europako herrialde ezberdinetatik etorritako ordezkariek gure Ikastolako metodologia eta lan egiteko modua bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute. Bisita hau Meka Lanbide Eskolakoen laguntzarekin antolatu da, eta helburua gure hezkuntza eredua partekatzea eta esperientziak trukatzea izan da. Ikastolan garatzen den lan-dinamikak eta pedagogia-ikuspegiak interes handia piztu dute bisitarien artean.

Azken albisteak

Irudia
Morkaiko Mendizale Elkarteak, Herri Eskolako eta Elgoibar Ikastolako familiekin elkarlanean, Elosu-Polpol ingurura mendi irteera antolatu du azaroaren 15erako, igandea. Ekimenaren helburua da naturaz gozatzeko, inguruko ondare historikoa ezagutzeko eta familien arteko harremanak sendotzeko aukera eskaintzea.
Irudia
Urriaren 13an zendu zen Inazio Garmendia, Elgoibar Ikastolako irakasle ohia eta herriko euskalgintzan ibilbide luzea egindako euskaltzale konprometitua.
Irudia
Urriak 25erako Morkaikotik, Herri Eskola eta Ikastolako gurasoekin elkarlanean antolatutako mendi irteera proposatzen dizuegu: Zumaia Zarautz.
Irudia
DBH3ko ikasleak Olaizaga kiroldegian eskalada lantzen aritu dira hiru egunez! Esperientzia honen bidez, erronka berriei aurre egin, norberarenganako konfiantza indartu eta talde-lana sustatzeko aukera izan dute, betiere esperientziaz gozatuz.