Skip to main content

STEAM DEMO SAIOAK

Irudia

Aurreko astean, STEAM hezkuntzari lotutako Demo Saioak egin genituen Ikastolako hainbat mailatan. Bertan, Elgoibarko emakume zientzialariek beren esperientziak partekatu zituzten ikasleekin, eta Bizilaberen eskutik esperimentu zientifikoak ere egin zituzten gelan. Aurten, besteak beste, Miren Otal, Miren Aguirre, Amaia de Castro eta Ikastolako lehendakari Olatz Astigarraga izan ditugu gurekin. Eskerrik asko guztiei!

Azken albisteak

Irudia
Morkaiko Mendizale Elkarteak, Herri Eskolako eta Elgoibar Ikastolako familiekin elkarlanean, Elosu-Polpol ingurura mendi irteera antolatu du azaroaren 15erako, igandea. Ekimenaren helburua da naturaz gozatzeko, inguruko ondare historikoa ezagutzeko eta familien arteko harremanak sendotzeko aukera eskaintzea.
Irudia
Urriaren 13an zendu zen Inazio Garmendia, Elgoibar Ikastolako irakasle ohia eta herriko euskalgintzan ibilbide luzea egindako euskaltzale konprometitua.
Irudia
Urriak 25erako Morkaikotik, Herri Eskola eta Ikastolako gurasoekin elkarlanean antolatutako mendi irteera proposatzen dizuegu: Zumaia Zarautz.
Irudia
DBH3ko ikasleak Olaizaga kiroldegian eskalada lantzen aritu dira hiru egunez! Esperientzia honen bidez, erronka berriei aurre egin, norberarenganako konfiantza indartu eta talde-lana sustatzeko aukera izan dute, betiere esperientziaz gozatuz.