Skip to main content

ZINEA (LH 4-5-6)

Irudia

Gaur, LH4-5-6 mailako ikasleek TINKO Euskara Elkarteak antolatzen duen Zinea Euskaraz proiektuaren barruan, Herriko Antzokira joan dira. Bertan, "Lau ahizpa magikoak" filmaren emanaldia ikusi dute. Filmak honako baloreak lantzen ditu:

  • Lagunarteko elkarlana eta adiskidetasuna
     
  • Norberaren gaitasunetan sinestea
     
  • Erantzukizuna eta konpromisoa
     
  • Aniztasuna eta elkarren arteko errespetua
     

Zinema proiektu honek ikasleei hainbat balore garrantzitsu irakasteko aukera ematen die, bai eta euskarazko zinema ikusteko ere.

Azken albisteak

Irudia
Iaz Elgoibarren bizi izan genuen Kilometroak, eta aurten Lazkaok hartu du lekukoa. Urriaren 4an, berriz ere euskararen eta ikastolen inguruan elkartzeko eta egun eder bat elkarrekin bizitzeko aukera izango dugu. Elgoibartik Lazkaorako joan-etorria errazteko, Elgoibar Ikastolatik autobusa antolatuko dugu.
Irudia
Eusko Jaurlaritzak 2026-2027 ikasturterako unibertsitatez kanpoko ikasketetarako beka eta laguntzen deialdia zabaldu du. Laguntzak, besteak beste, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBHko ikasleei zuzenduta daude.
Irudia
Ikasturte berriari hasiera eman diogu!
Irudia
Elgoibar Ikastolan DBHko bi ordezkapen egiteko irakasleak behar ditugu. Pertsona konprometitu, dinamiko eta talde-lanerako gaitasuna duen profesionala bilatzen dugu, ikasleen garapen akademiko zein pertsonalean ekarpena egingo duena.