Skip to main content

BIRZIKLAPENA LANTZEN (LH5)

Irudia

Birziklapenaren garrantziaz jabetzen LH5eko ikasleak

Aurreko astean, Lehen Hezkuntzako bosgarren mailako ikasleak Maalako Parkera joan ziren Debabarreneko Mankomunitateko kideekin batera. Bisitan zehar, Elgoibarko auzo batean kokatutako edukiontzi gris bat aztertu zuten, eta bertan birziklatu daitezkeen hainbat hondakin aurkitu zituzten, nahiz eta edukiontzi egokietan ez zeuden.

Ekimen honek ikasleen artean birziklapenaren garrantziaz jabetzeko eta ingurumenarekiko kontzientziazioa areagotzeko balio izan zuen.

Eskerrik beroenak Debabarreneko Mankomunitateko kideei egindako lanagatik!

Azken albisteak

Irudia
Urriaren 1ean, Elgoibar Ikastolak bat egin du "Gure haurrak ere badira" ekimenarekin eta "Euskal Herriko hezkuntza Palestinarekin" mobilizazioarekin. LH eta DBHko ikasleak Erdiko Aretoan elkartu gara eta minutu bateko isilunea egin dugu, Palestinan bizi den egoeraren aurrean elkartasuna adierazteko.
Irudia
Eusko Jaurlaritzak 2026-2027 ikasturterako unibertsitatez kanpoko ikasketetarako beka eta laguntzen deialdia zabaldu du. Laguntzak, besteak beste, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBHko ikasleei zuzenduta daude.
Irudia
Elgoibar Ikastolan DBHko bi ordezkapen egiteko irakasleak behar ditugu. Pertsona konprometitu, dinamiko eta talde-lanerako gaitasuna duen profesionala bilatzen dugu, ikasleen garapen akademiko zein pertsonalean ekarpena egingo duena.
Irudia
Azpeitiko Ikastolak saldutako Tanta txartelak irabazi du aurtengo zozketa. Euskal Herriko Ikastolen aldeko Tanta zozketaren zenbaki saritua 69.834 izan da, eta txartelaren jabea azaldu da jada.