Skip to main content

BRETAINIAKO IKASLEEKIN ELKARTRUKEA MARTXAN

Irudia

Bretainiako (Frantzia) ikasleekin elkartrukea martxan!

DBH2ko eta DBH4ko ikasleek Kemper herriko Diwan eskola bateko ikasleekin elkartruke zoragarri bat biziko dute! Lehenengo pausua eman dugu: familiak izendatu ditugu, lehen gutunak jaso ditugu eta erantzunak idazten ari gara. Aldi berean, proiektua hainbat dinamiken bidez lantzen ari gara, hala nola, euskal kulturaren erakusgarri izango diren muralak sortuz.

Diwan sareko eskoletan bretoiera hizkuntza nagusi denez, esperientzia honek hizkuntza gutxituen biziraupena eta Europako aniztasuna ezagutzeko aukera eskainiko die gure ikasleei. Kultura eta hizkuntza aniztasuna aberastasun bat da, eta elkarlanak ezagutza eta hausnarketa partekatua sustatzen du. Aurrera begira, emozioz eta jakin-minaz beterik gaude!

Azken albisteak

Irudia
Iaz Elgoibarren bizi izan genuen Kilometroak, eta aurten Lazkaok hartu du lekukoa. Urriaren 4an, berriz ere euskararen eta ikastolen inguruan elkartzeko eta egun eder bat elkarrekin bizitzeko aukera izango dugu. Elgoibartik Lazkaorako joan-etorria errazteko, Elgoibar Ikastolatik autobusa antolatuko dugu.
Irudia
Eusko Jaurlaritzak 2026-2027 ikasturterako unibertsitatez kanpoko ikasketetarako beka eta laguntzen deialdia zabaldu du. Laguntzak, besteak beste, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBHko ikasleei zuzenduta daude.
Irudia
Ikasturte berriari hasiera eman diogu!
Irudia
Elgoibar Ikastolan DBHko bi ordezkapen egiteko irakasleak behar ditugu. Pertsona konprometitu, dinamiko eta talde-lanerako gaitasuna duen profesionala bilatzen dugu, ikasleen garapen akademiko zein pertsonalean ekarpena egingo duena.