Skip to main content

BRUNA GURE GELETAN

Irudia

Bruna gure geletara iritsi da!

Maialen Gurrutxaga, Elgoibarko alkatea, aste honetan Ikastolan izan da, eta gure geletako txokoak apaintzeko opari berezi bat ekarri digu: Jasone Osoro elgoibartarrak idatzitako Bruna ipuina!

Haurrak ilusioz murgildu dira Brunaren istorioan, non adiskidetasuna, ausardia eta misterioa Elgoibarko txokoetan barrena zabaltzen diren. Brunak, belaunaldien arteko ikur bihurtuta, gure herriko agertokiak magia eta esanahiz betetzen ditu!

Hemendik aurrera, gure geletan izango dugu Brunaren istorioa, eta egunero gozatuko dugu bere abenturez!

Eskerrik asko opari zoragarri honengatik!

Azken albisteak

Irudia
Urriaren 13an zendu zen Inazio Garmendia, Elgoibar Ikastolako irakasle ohia eta herriko euskalgintzan ibilbide luzea egindako euskaltzale konprometitua.
Irudia
Urriak 25erako Morkaikotik, Herri Eskola eta Ikastolako gurasoekin elkarlanean antolatutako mendi irteera proposatzen dizuegu: Zumaia Zarautz.
Irudia
DBH3ko ikasleak Olaizaga kiroldegian eskalada lantzen aritu dira hiru egunez! Esperientzia honen bidez, erronka berriei aurre egin, norberarenganako konfiantza indartu eta talde-lana sustatzeko aukera izan dute, betiere esperientziaz gozatuz.
Irudia
Ikastolako Eskolaz Kanpoko jardueren artean, Adierazpen Plastikoan, naturak eskaintzen dizkigun elementuak arte-lan eder bihurtu dituzte gure ikasleek.