Skip to main content

JUUL KANPAINA

Irudia
JUUL Kanpaina: Ikasleek Haien Liburu Kuttunak Hautatu Dituzte!

Nafarroako Ikastolen Elkarteak antolatutako JUUL kanpaina arrakastaz burutu da Euskal Herriko ikastoletan! Irakurzaletasuna sustatzeko ekimen honetan, haur eta gazteek euskaraz idatzitako libururik gogokoena eta ilustratzaile kutunena hautatu dituzte.

Helburua argia zen: ikasleek irakurketaz gozatzea eta benetan atsegin dituzten liburuak deskubritzea. Horregatik, haiek izan dira epaile, eta beren gustuen arabera erabaki dute irabazlea.

Bozketa apirilaren 2an egin da (gure ikastolan martxoaren 31n), eta parte-hartzea bikaina izan da! Zorionak irabazleei eta eskerrik asko guztiei parte hartzeagatik!

Azken albisteak

Irudia
Iaz Elgoibarren bizi izan genuen Kilometroak, eta aurten Lazkaok hartu du lekukoa. Urriaren 4an, berriz ere euskararen eta ikastolen inguruan elkartzeko eta egun eder bat elkarrekin bizitzeko aukera izango dugu. Elgoibartik Lazkaorako joan-etorria errazteko, Elgoibar Ikastolatik autobusa antolatuko dugu.
Irudia
Eusko Jaurlaritzak 2026-2027 ikasturterako unibertsitatez kanpoko ikasketetarako beka eta laguntzen deialdia zabaldu du. Laguntzak, besteak beste, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBHko ikasleei zuzenduta daude.
Irudia
Ikasturte berriari hasiera eman diogu!
Irudia
Elgoibar Ikastolan DBHko bi ordezkapen egiteko irakasleak behar ditugu. Pertsona konprometitu, dinamiko eta talde-lanerako gaitasuna duen profesionala bilatzen dugu, ikasleen garapen akademiko zein pertsonalean ekarpena egingo duena.