Skip to main content

BADATOR EUSKARALDIA 2025

Irudia

Euskararen erabilera aktibatzeko helburua duen Euskaraldia 2025 prest dago! Aurten maiatzaren 15etik 25era ospatuko da, eta Elgoibar Ikastolak ere bat egingo du egitasmoarekin.

Atzo, gure Ikastolako hamaikakoak Euskaraldiaren baitako lehen ekimena ospatu zuen taldeko argazkia ateraz. 📸

Familiak, arreta! Oraindik izena eman ez baduzue, gaur eta bihar izango duzue horretarako aukera, Ikastolako sarreran, eskaileren behealdean (16:15 - 17:00).

Anima zaitezte parte hartzera eta izena eman Euskaraldiaren parte izateko!

📝 Ez galdu aukera hau!

Azken albisteak

Irudia
Urriak 25erako Morkaikotik, Herri Eskola eta Ikastolako gurasoekin elkarlanean antolatutako mendi irteera proposatzen dizuegu: Zumaia Zarautz.
Irudia
DBH3ko ikasleak Olaizaga kiroldegian eskalada lantzen aritu dira hiru egunez! Esperientzia honen bidez, erronka berriei aurre egin, norberarenganako konfiantza indartu eta talde-lana sustatzeko aukera izan dute, betiere esperientziaz gozatuz.
Irudia
Ikastolako Eskolaz Kanpoko jardueren artean, Adierazpen Plastikoan, naturak eskaintzen dizkigun elementuak arte-lan eder bihurtu dituzte gure ikasleek.
Irudia
Aurten, Kilometroak Lazkaon ospatu da, eta gure DBH 4. mailako ikasle talde batek Erronkan parte hartu du. Hasieratik amaierara, gure ikasleek parte-hartze aktiboa, jarrera bikaina eta inplikazio handia erakutsi dituzte.