Skip to main content

MUSIKA EKIMENA LH6 - LH1

Irudia

LH6ko ikasleek musika eta antzerkia uztartu dituzte Pentagrama Enea ipuinaren bidez

Azken hilabetean, Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek Musika arloko proiektu berezi bat garatu dute: gelaka antzerkiak sortu eta antzeztu dituzte, Pentagrama Enea ipuina oinarri hartuta. Ekimen honen helburua izan da Lehen Hezkuntzako 1. mailako ikasleei musika-notak eta lengoaia musikala modu erakargarrian irakastea.

Prozesu guztian zehar, LH6ko ikasleak gustura eta motibatuta aritu dira, bai antzerkiak prestatzen eta antzezten, bai LH1eko ikasleek euren lanaz gozatzen zutela ikusita. Haurrek nota bakoitzari lotutako kanta eta dantza bana prestatu dute, eta horiek elkarrekin ikasi eta aurkeztu dituzte, musikaz eta mugimenduz beteriko saio dibertigarrietan.

Ekimenari amaiera borobila emateko, LH1eko ikasle bakoitzak opari berezi bat jaso du: LH6ko ikasleek sortutako pentagrama dibertigarriak, non notak kokatu eta tokiz mugitu daitezkeen. Material honek jolaserako aukera emateaz gain, musikaren oinarrizko kontzeptuak modu bisual eta dinamikoan ikasteko aukera eskaintzen du.

Ekimen honek balio izan du ikasleen arteko elkarlana, sormena eta ikaskuntza esanguratsua sustatzeko. Zalantzarik gabe, esperientzia aberasgarria eta ahaztezina izan da parte-hartzaile guztientzat.

Azken albisteak

Irudia
Urriak 25erako Morkaikotik, Herri Eskola eta Ikastolako gurasoekin elkarlanean antolatutako mendi irteera proposatzen dizuegu: Zumaia Zarautz.
Irudia
DBH3ko ikasleak Olaizaga kiroldegian eskalada lantzen aritu dira hiru egunez! Esperientzia honen bidez, erronka berriei aurre egin, norberarenganako konfiantza indartu eta talde-lana sustatzeko aukera izan dute, betiere esperientziaz gozatuz.
Irudia
Ikastolako Eskolaz Kanpoko jardueren artean, Adierazpen Plastikoan, naturak eskaintzen dizkigun elementuak arte-lan eder bihurtu dituzte gure ikasleek.
Irudia
Aurten, Kilometroak Lazkaon ospatu da, eta gure DBH 4. mailako ikasle talde batek Erronkan parte hartu du. Hasieratik amaierara, gure ikasleek parte-hartze aktiboa, jarrera bikaina eta inplikazio handia erakutsi dituzte.