Skip to main content

STEM-EKO EXPERT ZIGILUA LORTU DUGU!

Irudia

Elgoibar Ikastolak STEMeko EXPERT zigilua jaso du, eta gure hezkuntza-proiektuarentzat aitortza garrantzitsua da hori, bereziki zientzia eta teknologiaren arloan egiten ari garen lanari dagokionez.

Zigilua lortzea talde-lanaren emaitza izan da. Ezinbestekoak izan dira ikastolako hezkuntza-komunitatearen konpromisoa, ahalegina eta ekarpenak. Eskerrik asko guztioi, bihotzez!

Berezi egin nahi dugu, halaber, Patxi Larrea irakaslearen lana. Berak prozesua modu eredugarrian gidatu du, eta bere inplikazioari eta konpromisoari esker lortu dugu aitortza hau. Eskerrik asko eta zorionak, Patxi!

Aurrera jarraituko dugu gure ikasleen jakin-mina eta gaitasun zientifiko-teknologikoak sustatzen. Bide onetik goaz!

Azken albisteak

Irudia
Morkaiko Mendizale Elkarteak, Herri Eskolako eta Elgoibar Ikastolako familiekin elkarlanean, Elosu-Polpol ingurura mendi irteera antolatu du azaroaren 15erako, igandea. Ekimenaren helburua da naturaz gozatzeko, inguruko ondare historikoa ezagutzeko eta familien arteko harremanak sendotzeko aukera eskaintzea.
Irudia
Urriaren 13an zendu zen Inazio Garmendia, Elgoibar Ikastolako irakasle ohia eta herriko euskalgintzan ibilbide luzea egindako euskaltzale konprometitua.
Irudia
Urriak 25erako Morkaikotik, Herri Eskola eta Ikastolako gurasoekin elkarlanean antolatutako mendi irteera proposatzen dizuegu: Zumaia Zarautz.
Irudia
DBH3ko ikasleak Olaizaga kiroldegian eskalada lantzen aritu dira hiru egunez! Esperientzia honen bidez, erronka berriei aurre egin, norberarenganako konfiantza indartu eta talde-lana sustatzeko aukera izan dute, betiere esperientziaz gozatuz.