Skip to main content

LH 4. mailako ikasleak Arotz Enean

Irudia

LH 4. mailako ikasleak Arotz Enean
Pasa den astean, Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasle eta irakasleek Arotz Enean egonaldi zoragarria izan zuten. Bertan, natura eta sormena uztartzen dituzten jarduera ugari egin zituzten.

Aipagarrienetako bat inguruko kobazuloetara egindako irteera izan zen. Kobazulo bakoitzaren inguruan istorio txiki bat kontatu zieten, eta horrek bisita berezi eta magiko bihurtu zuen. Bestalde, izpilikuarekin (lavanda) erredura eta ziztadentzako ukendua egiteko tailerra ere burutu zuten, esperientzia praktiko eta aberasgarria.

Egunez jolas eta jarduera desberdinez gozatzeko aukera izan zuten, eta gauean, giro berezia sortu zuten: pista jolasa, disko festa eta pijama desfilea egin zituzten, ohera joan aurretik umore eta alaitasunez betetako uneak partekatuz.

Esperientzia borobila izan da, lagunartean bizipen berriak partekatzeko aukera paregabea!

Azken albisteak

Irudia
Urriaren 1ean, Elgoibar Ikastolak bat egin du "Gure haurrak ere badira" ekimenarekin eta "Euskal Herriko hezkuntza Palestinarekin" mobilizazioarekin. LH eta DBHko ikasleak Erdiko Aretoan elkartu gara eta minutu bateko isilunea egin dugu, Palestinan bizi den egoeraren aurrean elkartasuna adierazteko.
Irudia
Eusko Jaurlaritzak 2026-2027 ikasturterako unibertsitatez kanpoko ikasketetarako beka eta laguntzen deialdia zabaldu du. Laguntzak, besteak beste, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBHko ikasleei zuzenduta daude.
Irudia
Elgoibar Ikastolan DBHko bi ordezkapen egiteko irakasleak behar ditugu. Pertsona konprometitu, dinamiko eta talde-lanerako gaitasuna duen profesionala bilatzen dugu, ikasleen garapen akademiko zein pertsonalean ekarpena egingo duena.
Irudia
Azpeitiko Ikastolak saldutako Tanta txartelak irabazi du aurtengo zozketa. Euskal Herriko Ikastolen aldeko Tanta zozketaren zenbaki saritua 69.834 izan da, eta txartelaren jabea azaldu da jada.