Skip to main content

FAMILIEN BISITAK HH5

Irudia

🌍✨ Mundua ezagutzen jarraitzen dugu!

Azken asteetan, HH 5eko gelan, hainbat familien bisita izan dugu. Beste herrialde batzuetan jaiotako gurasoek beraien jatorrizko lurraldeen inguruan hitz egin digute: kultura, ohiturak, hizkuntza eta askoz gehiago!

Ikasleek pozik hartu dute esperientzia, eta modu dibertigarrian ikasi dute mundua anitza eta aberatsa dela. Mila esker parte hartu duzuen guztioi! 🌍💬💖

Azken albisteak

Irudia
Morkaiko Mendizale Elkarteak, Herri Eskolako eta Elgoibar Ikastolako familiekin elkarlanean, Elosu-Polpol ingurura mendi irteera antolatu du azaroaren 15erako, igandea. Ekimenaren helburua da naturaz gozatzeko, inguruko ondare historikoa ezagutzeko eta familien arteko harremanak sendotzeko aukera eskaintzea.
Irudia
Urriaren 13an zendu zen Inazio Garmendia, Elgoibar Ikastolako irakasle ohia eta herriko euskalgintzan ibilbide luzea egindako euskaltzale konprometitua.
Irudia
Urriak 25erako Morkaikotik, Herri Eskola eta Ikastolako gurasoekin elkarlanean antolatutako mendi irteera proposatzen dizuegu: Zumaia Zarautz.
Irudia
DBH3ko ikasleak Olaizaga kiroldegian eskalada lantzen aritu dira hiru egunez! Esperientzia honen bidez, erronka berriei aurre egin, norberarenganako konfiantza indartu eta talde-lana sustatzeko aukera izan dute, betiere esperientziaz gozatuz.