Skip to main content

ORIO LH2

Irudia

Esperientzia berezia Orioko egonaldian

Astelehen eta asteartean, Lehen Hezkuntzako 2. mailako ikasle eta irakasleek Orioko egonaldiaz gozatzeko aukera izan zuten. Askorentzat etxetik kanpoko lehen bizipena izan da, eta, horri esker, autonomia eta elkarbizitza lantzeko aukera paregabea izan dute.

Lehen egunean, Orioko hondartzan jolasean ibili ziren; bigarrenean, Zarautzeko kanpinera ibilaldia egin zuten, inguruko paisaiaz eta naturaz gozatzeko. Naturarekiko harremana estutu, ingurumenarekiko kontzientzia landu eta lagunarteko une ederrez bete zuten egonaldia.

Esperientzia ahaztezina izan da guztiontzat!

Azken albisteak

Irudia
Iaz Elgoibarren bizi izan genuen Kilometroak, eta aurten Lazkaok hartu du lekukoa. Urriaren 4an, berriz ere euskararen eta ikastolen inguruan elkartzeko eta egun eder bat elkarrekin bizitzeko aukera izango dugu. Elgoibartik Lazkaorako joan-etorria errazteko, Elgoibar Ikastolatik autobusa antolatuko dugu.
Irudia
Eusko Jaurlaritzak 2026-2027 ikasturterako unibertsitatez kanpoko ikasketetarako beka eta laguntzen deialdia zabaldu du. Laguntzak, besteak beste, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBHko ikasleei zuzenduta daude.
Irudia
Ikasturte berriari hasiera eman diogu!
Irudia
Elgoibar Ikastolan DBHko bi ordezkapen egiteko irakasleak behar ditugu. Pertsona konprometitu, dinamiko eta talde-lanerako gaitasuna duen profesionala bilatzen dugu, ikasleen garapen akademiko zein pertsonalean ekarpena egingo duena.