Skip to main content

ELKAR MUGITUZ EGINGO DUGU!

Irudia

Gaurtik aurrera Elgoibar Ikastolan ere Euskaraldian murgildu gara! Komunitatean Ahobiziak eta Belarriprestak ditugu jada eta euskaraz gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan aritzeko konpromisoa hartu dugu.

  • Maiatzaren 15etik 25era
  • Ariketa soziala, norbanakoen eta komunitate osoaren hizkuntza ohituretan eragiteko.

Euskaraldia gure ikas komunitatean euskararen erabilera areagotzeko aukera paregabea da, eta denon artean giro euskaldunago eta kontzienteago bat sortzea lortuko dugu. Gure hizkuntza ohiturei begiratu, erabakiak hartu eta jarrera aktiboak sustatzeko garaia da!

Helburua: euskaraz bizitzeko aukerak handitzea, bakoitzaren ekarpen txikien bidez.

Azken albisteak

Irudia
Iaz Elgoibarren bizi izan genuen Kilometroak, eta aurten Lazkaok hartu du lekukoa. Urriaren 4an, berriz ere euskararen eta ikastolen inguruan elkartzeko eta egun eder bat elkarrekin bizitzeko aukera izango dugu. Elgoibartik Lazkaorako joan-etorria errazteko, Elgoibar Ikastolatik autobusa antolatuko dugu.
Irudia
Eusko Jaurlaritzak 2026-2027 ikasturterako unibertsitatez kanpoko ikasketetarako beka eta laguntzen deialdia zabaldu du. Laguntzak, besteak beste, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBHko ikasleei zuzenduta daude.
Irudia
Ikasturte berriari hasiera eman diogu!
Irudia
Elgoibar Ikastolan DBHko bi ordezkapen egiteko irakasleak behar ditugu. Pertsona konprometitu, dinamiko eta talde-lanerako gaitasuna duen profesionala bilatzen dugu, ikasleen garapen akademiko zein pertsonalean ekarpena egingo duena.