Skip to main content

IKASTOLA EGUNA 2025

Irudia

🎉 Ikastola Eguna 2025: ospatu dezagun elkarrekin! 🎉

Urtero bezala, aurtengo Ikastola Eguna maiatzaren 31n ospatuko dugu, eta gure komunitateko kide guztiak gonbidatuta zaudete egun berezi honetan parte hartzera!

Ospakizunak, ordea, aurretik hasiko dira. Maiatzaren 30ean, ostiralean, jaiaren bezperako ekintzek giroa berotuko dute eta larunbateko jai handiari ongietorria emango diote. Kartel ofizialean aurkituko duzue bi egunetako egitarau osoa.

Maiatzaren 31n, larunbatez, festa handia izango dugu!
Goizetik gauera arte, adin guztietarako prestatutako jarduera ugari izango dira: tailerrak, jolasak, kirol-probak, zuzeneko musika, herri bazkaria… eta hainbat sorpresa! Emozioa, barre eta elkartasuna izango dira egunaren osagai nagusiak.

Egun ahaztezina sortu nahi dugu, guztion artean. Horregatik, gonbidapena luzatu nahi dizuegu parte hartu eta laguntzera animatzeko. Elkarrekin ospatzea da gure helburua!

🎈 Presta zaitez ondo pasatzeko, partekatzeko eta ospatzeko!
Kartela ederra da, baina Ikastola Eguna... are ederragoa izango da!

Azken albisteak

Irudia
Iaz Elgoibarren bizi izan genuen Kilometroak, eta aurten Lazkaok hartu du lekukoa. Urriaren 4an, berriz ere euskararen eta ikastolen inguruan elkartzeko eta egun eder bat elkarrekin bizitzeko aukera izango dugu. Elgoibartik Lazkaorako joan-etorria errazteko, Elgoibar Ikastolatik autobusa antolatuko dugu.
Irudia
Eusko Jaurlaritzak 2026-2027 ikasturterako unibertsitatez kanpoko ikasketetarako beka eta laguntzen deialdia zabaldu du. Laguntzak, besteak beste, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBHko ikasleei zuzenduta daude.
Irudia
Ikasturte berriari hasiera eman diogu!
Irudia
Elgoibar Ikastolan DBHko bi ordezkapen egiteko irakasleak behar ditugu. Pertsona konprometitu, dinamiko eta talde-lanerako gaitasuna duen profesionala bilatzen dugu, ikasleen garapen akademiko zein pertsonalean ekarpena egingo duena.