Skip to main content

SUHILTZAILEAK LH5

Irudia

Lanbideak gertutik ezagutzen: LH 5. mailako ikasleak Eibarko suhiltzaileen parkean

Lanbide ezberdinak eta lan-mundua gertutik ezagutzeko helburuarekin, ostiralean LH 5. mailako ikasleek Eibarko suhiltzaileen parkea bisitatu zuten. Bisita horretan, suhiltzaileen eguneroko lana, erabilitako tresneria eta segurtasun-neurriak ezagutzeko aukera izan zuten. Esperientzia aberasgarria eta interesgarria izan zen, eta ikasleek lanbide honen inguruko jakin-mina asetzeaz gain, segurtasunaren garrantziaz ere jabetu ziren.

Azken albisteak

Irudia
Gaur goizean suaren simulakroa egin dugu gure ikastolan, larrialdi egoera baten aurrean nola jokatu praktikatzeko eta ikastola modu seguru eta koordinatuan husteko prozedurak berrikusteko helburuarekin.
Irudia
Azken egunotan esperientzia oso aberasgarria bizi izan dugu Ikastolan, Atxutxiamaika-ren eskutik. Hizkuntzen aniztasuna, kultura ezberdinak eta munduko txoko askotako bizipenak gertutik ezagutzeko aukera izan dugu, elkarrengandik ikasiz eta partekatuz.
Irudia
DBHko ikasleek aukera paregabea izan dute Debabarrena bailarako geologia gertutik ezagutzeko. Hitzaldiaren bidez, gure inguruko lur motak, paisaiaren ezaugarriak eta kobazuloek gordetzen duten ondare naturala hobeto ulertzeko aukera izan dute.
Irudia
XVI. CONFINT topaketa ospatu da Urdaibaiko Ekoetxean. Bertan, gure ikastolako IRAES taldeko hiru ordezkari izan dira: Unax Arzamendi, Jakes Gurrutxaga eta Lea Barrutia.