Skip to main content

CONFINT

Irudia

Confint ospakizuna Ikastolan eta parte-hartzea Euskal Herriko topaketan

Joan den maiatzaren 23an, ostirala, gure Ikastolako Confint ospatu genuen. Ekitaldi honetan, Agenda 30eko zenbait arduradunek aurkezpen baten bidez azaldu zuten zer den Confint, eta gogora ekarri zuten kontsumoa eta osasuna ardatz hartuta aurtengo ikasturtean ikastolan egindako lana. LH 5-6 eta DBH 1-2ko ikasleek parte hartu zuten saio honetan.

Horren segidan, maiatzaren 26an, Euskal Herriko Confint topaketan izan ginen Busturian. Elgoibar Ikastolako bi ekoliderrek, Libe Soto eta Ane Cerrejon-ek, Ekoetxean egin zen ekitaldian hartu zuten parte. Bertan, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko beste hainbat ikastetxetako ekoliderrekin elkartu ziren, egindako proiektuak elkarbanatuz eta tailer desberdinetan parte hartuz.

Topaketaren azken zatian, Estatuko hurrengo Confinterako ordezkari berriak aukeratzeko bozketa egin zen. Laster jakingo dugu nortzuk izango diren hautatuak!

Azken albisteak

Irudia
Iaz Elgoibarren bizi izan genuen Kilometroak, eta aurten Lazkaok hartu du lekukoa. Urriaren 4an, berriz ere euskararen eta ikastolen inguruan elkartzeko eta egun eder bat elkarrekin bizitzeko aukera izango dugu. Elgoibartik Lazkaorako joan-etorria errazteko, Elgoibar Ikastolatik autobusa antolatuko dugu.
Irudia
Eusko Jaurlaritzak 2026-2027 ikasturterako unibertsitatez kanpoko ikasketetarako beka eta laguntzen deialdia zabaldu du. Laguntzak, besteak beste, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBHko ikasleei zuzenduta daude.
Irudia
Ikasturte berriari hasiera eman diogu!
Irudia
Elgoibar Ikastolan DBHko bi ordezkapen egiteko irakasleak behar ditugu. Pertsona konprometitu, dinamiko eta talde-lanerako gaitasuna duen profesionala bilatzen dugu, ikasleen garapen akademiko zein pertsonalean ekarpena egingo duena.