Skip to main content

LH6 ZUHATZAN

Aurreko ostegunetik ostiralera, Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek irteera berezia egin zuten Zuhatzako irlara. Bi eguneko egonaldian, natur ingurune pribilegiatuaz gozatzeko eta lagunekin esperientzia berriak bizitzeko aukera izan zuten.

Irudia

Aurreko ostegunetik ostiralera, Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek irteera berezia egin zuten Zuhatzako irlara. Bi eguneko egonaldian, natur ingurune pribilegiatuaz gozatzeko eta lagunekin esperientzia berriak bizitzeko aukera izan zuten.

Eguraldi onak lagunduta, ikasleek hainbat kirol jarduera egin zituzten, hala nola piraguismoa, orientazio-probak eta taldeko jokoak. Jarduera horien bidez, ikasleek elkarlana, konfiantza eta talde kohesioa lantzeko aukera izan zuten.

Gaueko egonaldia ere oso berezia izan zen: gelakideekin gaua pasatzeak harremanak sendotu zituen eta bizikidetza aberasgarria izan zen guztiontzat. Irakasleek azpimarratu dutenez, esperientzia baliotsua izan da, bai pertsona mailan bai taldearen dinamikan.

Zalantzarik gabe, esperientzia ahaztezina izan da LH6ko ikasleentzat, eta oroitzapen ederrez beterik itzuli dira etxera.

Azken albisteak

Irudia
Iaz Elgoibarren bizi izan genuen Kilometroak, eta aurten Lazkaok hartu du lekukoa. Urriaren 4an, berriz ere euskararen eta ikastolen inguruan elkartzeko eta egun eder bat elkarrekin bizitzeko aukera izango dugu. Elgoibartik Lazkaorako joan-etorria errazteko, Elgoibar Ikastolatik autobusa antolatuko dugu.
Irudia
Eusko Jaurlaritzak 2026-2027 ikasturterako unibertsitatez kanpoko ikasketetarako beka eta laguntzen deialdia zabaldu du. Laguntzak, besteak beste, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBHko ikasleei zuzenduta daude.
Irudia
Ikasturte berriari hasiera eman diogu!
Irudia
Elgoibar Ikastolan DBHko bi ordezkapen egiteko irakasleak behar ditugu. Pertsona konprometitu, dinamiko eta talde-lanerako gaitasuna duen profesionala bilatzen dugu, ikasleen garapen akademiko zein pertsonalean ekarpena egingo duena.