Skip to main content

DBH1EKO IKASLEAK LIZAGASARREN

Irudia

DBH1eko ikasleak Lizagasarren: teknologia eta natura eskutik helduta

Astelehenean, DBH1eko Teknologia Digitala ikasgaiko ikasleak Lizagasar sagastira hurbildu ziren, ingurunea eta bertan erabiltzen den teknologia gertutik ezagutzeko.

Asier, bertako arduradunak, sagastia erakutsi zien eta bioaniztasunari eta teknologiaren erabilerari buruzko azalpen interesgarriak eman zizkien ikasleei.

Esperientzia aberasgarri eta praktikoa izan zen, naturarekin kontaktuan eta teknologiaren aplikazio errealak ezagutzen.

Azken albisteak

Irudia
Gure ikastolak bat egiten du 50 jai 50 tontor ekimenarekin! Ikastolako langileek, ikasleek eta familiek Hirukurutzetara igotzen dute, giro paregabean eta komunitatearen indarra ospatuz.
Irudia
Gaur goizean suaren simulakroa egin dugu gure ikastolan, larrialdi egoera baten aurrean nola jokatu praktikatzeko eta ikastola modu seguru eta koordinatuan husteko prozedurak berrikusteko helburuarekin.
Irudia
Azken egunotan esperientzia oso aberasgarria bizi izan dugu Ikastolan, Atxutxiamaika-ren eskutik. Hizkuntzen aniztasuna, kultura ezberdinak eta munduko txoko askotako bizipenak gertutik ezagutzeko aukera izan dugu, elkarrengandik ikasiz eta partekatuz.
Irudia
DBHko ikasleek aukera paregabea izan dute Debabarrena bailarako geologia gertutik ezagutzeko. Hitzaldiaren bidez, gure inguruko lur motak, paisaiaren ezaugarriak eta kobazuloek gordetzen duten ondare naturala hobeto ulertzeko aukera izan dute.