Skip to main content

LEHEN SOROSPEN BILERA: DBH1 ETA DBH3

Irudia

Aste honetan, DBH1 eta DBH3ko ikasleek lehen sorospenen tailer batean parte hartu dute, bizitzan gerta daitezkeen larrialdiei modu egokian erantzuteko gaitasuna garatzeko helburuarekin.

Tailerrean zehar, ikasleek desfibriladorearen erabilera ezagutzeko eta praktikan jartzeko aukera izan zuten, egoera kritikoetan nola jardun behar den modu praktiko eta eraginkorrean landuz.

Ikaskuntza esanguratsua izan da, ikasleen segurtasun-gaitasunak indartzeko eta gizartean ekarpen positiboa egiteko bidean urrats garrantzitsua.

Eskerrik beroenak saioa dinamizatu duten profesional guztiei!

Azken albisteak

Irudia
Morkaiko Mendizale Elkarteak, Herri Eskolako eta Elgoibar Ikastolako familiekin elkarlanean, Elosu-Polpol ingurura mendi irteera antolatu du azaroaren 15erako, igandea. Ekimenaren helburua da naturaz gozatzeko, inguruko ondare historikoa ezagutzeko eta familien arteko harremanak sendotzeko aukera eskaintzea.
Irudia
Urriaren 13an zendu zen Inazio Garmendia, Elgoibar Ikastolako irakasle ohia eta herriko euskalgintzan ibilbide luzea egindako euskaltzale konprometitua.
Irudia
Urriak 25erako Morkaikotik, Herri Eskola eta Ikastolako gurasoekin elkarlanean antolatutako mendi irteera proposatzen dizuegu: Zumaia Zarautz.
Irudia
DBH3ko ikasleak Olaizaga kiroldegian eskalada lantzen aritu dira hiru egunez! Esperientzia honen bidez, erronka berriei aurre egin, norberarenganako konfiantza indartu eta talde-lana sustatzeko aukera izan dute, betiere esperientziaz gozatuz.