Skip to main content

KAMISETA ETA ZAPI BEREZIAK

Irudia

🎉 Oporrak iristear dira... eta guk ere sorpresa dakarkizuegu! 🎉

📚 Ikasturtea amaitzear dago, eta badakigu atseden hartzeko eta festaz gozatzeko gogo handia daukazuela!

Aurten urte berezia da Elgoibarren: San Bartolome jaiak eta Kilometroen Eguna ate joka ditugu!

Horregatik, kamiseta eta zapi bereziak diseinatu ditugu aurtengo jaietarako.

🛒 Eskatu zurea Kilometroen online dendan: https://store58671016.company.site/

📅 Ekainak 11 - 16 bitartean

📍 Eskaerak jasotzeko tokia: Elgoibarko Kilometroen denda (abisua pasako zaizue eskaerak iristen direnean).

⏳ Jasotzeko azken eguna: Uztailak 17 (denda ekainaren 21etik aurrera, ostegunetan bakarrik zabalduko da).

✨ Ez geratu zure ale gabe! Eskerrik asko parte hartzen duzuen guztioi ❤️

Oharra: norbaitek kamiseta tailak probatzerik nahi badu Kilometroetako dendan aukera izango du.

Azken albisteak

Irudia
Iaz Elgoibarren bizi izan genuen Kilometroak, eta aurten Lazkaok hartu du lekukoa. Urriaren 4an, berriz ere euskararen eta ikastolen inguruan elkartzeko eta egun eder bat elkarrekin bizitzeko aukera izango dugu. Elgoibartik Lazkaorako joan-etorria errazteko, Elgoibar Ikastolatik autobusa antolatuko dugu.
Irudia
Eusko Jaurlaritzak 2026-2027 ikasturterako unibertsitatez kanpoko ikasketetarako beka eta laguntzen deialdia zabaldu du. Laguntzak, besteak beste, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBHko ikasleei zuzenduta daude.
Irudia
Ikasturte berriari hasiera eman diogu!
Irudia
Elgoibar Ikastolan DBHko bi ordezkapen egiteko irakasleak behar ditugu. Pertsona konprometitu, dinamiko eta talde-lanerako gaitasuna duen profesionala bilatzen dugu, ikasleen garapen akademiko zein pertsonalean ekarpena egingo duena.