Skip to main content

BERTSOLARITZA LH4-5

Irudia

BERTSO EMANALDIA

LH 4. eta 5. mailako ikasleak Bertsolaritza ekimenaren barruan bertso emanaldi bat egin dute ikasturte amaiera honetan. Pasa den astean berriz Kultur etxeko Sotora joan ziren Joanes Azpillaga eta Suhar Gesalaga Azpeitiako bertsolari gazteen bertso emanaldiaz gozatzera. Ikasturte bikainari bukaera ederra eman diote, errima eta doinu artean.

Azken albisteak

Irudia
Iaz Elgoibarren bizi izan genuen Kilometroak, eta aurten Lazkaok hartu du lekukoa. Urriaren 4an, berriz ere euskararen eta ikastolen inguruan elkartzeko eta egun eder bat elkarrekin bizitzeko aukera izango dugu. Elgoibartik Lazkaorako joan-etorria errazteko, Elgoibar Ikastolatik autobusa antolatuko dugu.
Irudia
Eusko Jaurlaritzak 2026-2027 ikasturterako unibertsitatez kanpoko ikasketetarako beka eta laguntzen deialdia zabaldu du. Laguntzak, besteak beste, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBHko ikasleei zuzenduta daude.
Irudia
Ikasturte berriari hasiera eman diogu!
Irudia
Elgoibar Ikastolan DBHko bi ordezkapen egiteko irakasleak behar ditugu. Pertsona konprometitu, dinamiko eta talde-lanerako gaitasuna duen profesionala bilatzen dugu, ikasleen garapen akademiko zein pertsonalean ekarpena egingo duena.