Skip to main content

KMK25: PARTE HARTZEKO GALDETEGIA

Irudia

2025eko urriaren 5ean Kilometroak Eguna ospatuko dugu Elgoibarren, eta zure parte-hartzea oso garrantzitsua da guretzat. Galdetegi hau erabiliz, egunean parte hartzeko gonbidapena luzatzen dizugu. Jaia denon artean aurrera ateratzeko, zure laguntza behar dugu!

Galdetegian, lan egin nahi duzun tokia aukeratu ahal izango duzu. Behin izena emanda, zure konpromezua hartuko duzu eta izena eman duzun tokian lan egin beharko duzu.

Animatu eta parte hartu! Zure laguntzarekin, egun berezia izango da guztientzat.

* Ohar gisa, lehenengo galdetegia bete bazenuen ere, mesedez HAU BETETZEA garrantzitsua da, hau hartuko delako kontuan.

🔗

Azken albisteak

Irudia
Ikastolako Eskolaz Kanpoko jardueren artean, Adierazpen Plastikoan, naturak eskaintzen dizkigun elementuak arte-lan eder bihurtu dituzte gure ikasleek.
Irudia
Urriaren 1ean, Elgoibar Ikastolak bat egin du "Gure haurrak ere badira" ekimenarekin eta "Euskal Herriko hezkuntza Palestinarekin" mobilizazioarekin. LH eta DBHko ikasleak Erdiko Aretoan elkartu gara eta minutu bateko isilunea egin dugu, Palestinan bizi den egoeraren aurrean elkartasuna adierazteko.
Irudia
Iaz Elgoibarren bizi izan genuen Kilometroak, eta aurten Lazkaok hartu du lekukoa. Urriaren 4an, berriz ere euskararen eta ikastolen inguruan elkartzeko eta egun eder bat elkarrekin bizitzeko aukera izango dugu. Elgoibartik Lazkaorako joan-etorria errazteko, Elgoibar Ikastolatik autobusa antolatuko dugu.
Irudia
Eusko Jaurlaritzak 2026-2027 ikasturterako unibertsitatez kanpoko ikasketetarako beka eta laguntzen deialdia zabaldu du. Laguntzak, besteak beste, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBHko ikasleei zuzenduta daude.