Skip to main content

JAVIER ZENGOTITAREN OMENEZ

Irudia

Elgoibar Ikastolak tristura handiz jaso du Jabier Zengotita gure artetik joan dela. Ikastolako mantenu lanetan aritu zen Jabier, bere semeari, Mikeli, lekukoa utzi arte. Konpromisoz eta eskuzabaltasunez beti, gure komunitatearen funtzionamendu egokia ziurtatzeko lan isil baina ezinbestekoa eginez.

Elgoibar Ikastola osatzen dugunon partetik, gure babesik beroena helarazi nahi diegu bere familiari eta gertukoei.

Goian bego.

Azken albisteak

Irudia
Morkaiko Mendizale Elkarteak, Herri Eskolako eta Elgoibar Ikastolako familiekin elkarlanean, Elosu-Polpol ingurura mendi irteera antolatu du azaroaren 15erako, igandea. Ekimenaren helburua da naturaz gozatzeko, inguruko ondare historikoa ezagutzeko eta familien arteko harremanak sendotzeko aukera eskaintzea.
Irudia
Urriaren 13an zendu zen Inazio Garmendia, Elgoibar Ikastolako irakasle ohia eta herriko euskalgintzan ibilbide luzea egindako euskaltzale konprometitua.
Irudia
Urriak 25erako Morkaikotik, Herri Eskola eta Ikastolako gurasoekin elkarlanean antolatutako mendi irteera proposatzen dizuegu: Zumaia Zarautz.
Irudia
DBH3ko ikasleak Olaizaga kiroldegian eskalada lantzen aritu dira hiru egunez! Esperientzia honen bidez, erronka berriei aurre egin, norberarenganako konfiantza indartu eta talde-lana sustatzeko aukera izan dute, betiere esperientziaz gozatuz.