Skip to main content

FRONTOIKO HORMAIRUDI BERRIA

Irudia

Abuztuan eta irailean zehar, Elgoibar Ikastolako Frontoiko pareta hormairudi ikusgarri batez apaindu da. Lian Monserrate artista ezagunak sortutako lan honek ikastolaren eta frontoiaren esentzia uztartzen ditu, giro berezi eta koloretsua eskainiz.

Hormairudi honek, gainera, urriaren 5ean ospatuko dugun Kilometroak 2025 ekitaldia iragartzen du. Data gero eta gertuago dago, eta egun horrek behar bezala atera ahal izateko, bolondresen laguntza ezinbestekoa izango da.

👉 Lagundu nahi baduzu, eman izena hemen:
[Kilometroak 2025 bolondres galdetegia]

Eskerrik asko zuen parte-hartze eta babesarengatik! Guztion artean egingo dugu Kilometroak 2025 egun berezi eta ahaztezina. 🌟

Azken albisteak

Irudia
Ikastolako Eskolaz Kanpoko jardueren artean, Adierazpen Plastikoan, naturak eskaintzen dizkigun elementuak arte-lan eder bihurtu dituzte gure ikasleek.
Irudia
Urriaren 1ean, Elgoibar Ikastolak bat egin du "Gure haurrak ere badira" ekimenarekin eta "Euskal Herriko hezkuntza Palestinarekin" mobilizazioarekin. LH eta DBHko ikasleak Erdiko Aretoan elkartu gara eta minutu bateko isilunea egin dugu, Palestinan bizi den egoeraren aurrean elkartasuna adierazteko.
Irudia
Iaz Elgoibarren bizi izan genuen Kilometroak, eta aurten Lazkaok hartu du lekukoa. Urriaren 4an, berriz ere euskararen eta ikastolen inguruan elkartzeko eta egun eder bat elkarrekin bizitzeko aukera izango dugu. Elgoibartik Lazkaorako joan-etorria errazteko, Elgoibar Ikastolatik autobusa antolatuko dugu.
Irudia
Eusko Jaurlaritzak 2026-2027 ikasturterako unibertsitatez kanpoko ikasketetarako beka eta laguntzen deialdia zabaldu du. Laguntzak, besteak beste, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBHko ikasleei zuzenduta daude.