Skip to main content

ERASMUS+ CAMINO: GREZIARA!

Irudia

Gure ikastolako Erasmus+ CAMINO proiektuko lehenengo mugikortasuna martxan da!

  • Nora? Kavalara, Greziara.
  • Irakasleak: Maider Garitano eta Olatz Mateos.
  • Ikasleak: Unax Ansola, Paul Galan, Garazi Agirre, Goiuria Bilbao eta Malen Bilbao.

Aste honetan zehar ikaskuntza digital eta inklusiboaren inguruko tailerrak, jarduerak eta esperientziak partekatuko dituzte beste herrialdeetako ikastetxeekin batera.

Helburua? Hizkuntzak, teknologia eta inklusioa uztartzen dituzten baliabide berriak sortzea:

  • Baliabide eleaniztun eta digitalak.
  • Gida interaktiboak eta ariketak.
  • Ikus-entzunezko materialak.
  • Autoebaluaziorako tresnak.

Oso harro gaude gure ikasle eta irakasleak esperientzia honetan parte hartzen ari direlako eta Europarekin loturak sendotzen jarraitzeko aukera izateagatik. 🇪🇺✈️

Azken albisteak

Irudia
Iaz Elgoibarren bizi izan genuen Kilometroak, eta aurten Lazkaok hartu du lekukoa. Urriaren 4an, berriz ere euskararen eta ikastolen inguruan elkartzeko eta egun eder bat elkarrekin bizitzeko aukera izango dugu. Elgoibartik Lazkaorako joan-etorria errazteko, Elgoibar Ikastolatik autobusa antolatuko dugu.
Irudia
Eusko Jaurlaritzak 2026-2027 ikasturterako unibertsitatez kanpoko ikasketetarako beka eta laguntzen deialdia zabaldu du. Laguntzak, besteak beste, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBHko ikasleei zuzenduta daude.
Irudia
Ikasturte berriari hasiera eman diogu!
Irudia
Elgoibar Ikastolan DBHko bi ordezkapen egiteko irakasleak behar ditugu. Pertsona konprometitu, dinamiko eta talde-lanerako gaitasuna duen profesionala bilatzen dugu, ikasleen garapen akademiko zein pertsonalean ekarpena egingo duena.