Skip to main content

ESKERRIK ASKO, MIKEL!

Irudia

Atzo Mikel Zengotitak gure ikastolako ate nagusiak itxi zituen azken aldiz mantenu lanetan. Urte askotan, isilean baina etengabe, gure ikastolaren bihotzaren parte izan da: pasabideak txukun, txokoak prest eta dena beti martxan.

Ikasle, irakasle eta langileon egunerokoan, Mikelek egindako lanak beti izan du lekua, nahiz eta askotan oharkabean joan. Atzo, ordea, eskerrak emateko unea izan zen: bere lanagatik, bere dedikazioagatik eta batez ere bere jarreragatik.

Ikastola ere zu izan zara, Mikel, eta zure arrastoa gure artean geratuko da.

Zorionak merezitako atsedenagatik, eta mila esker bihotzez, urte hauetan guztietan emandakoagatik. 🥂✨

Azken albisteak

Irudia
Eusko Jaurlaritzak 2026-2027 ikasturterako unibertsitatez kanpoko ikasketetarako beka eta laguntzen deialdia zabaldu du. Laguntzak, besteak beste, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBHko ikasleei zuzenduta daude.
Irudia
Elgoibar Ikastolan DBHko bi ordezkapen egiteko irakasleak behar ditugu. Pertsona konprometitu, dinamiko eta talde-lanerako gaitasuna duen profesionala bilatzen dugu, ikasleen garapen akademiko zein pertsonalean ekarpena egingo duena.
Irudia
Azpeitiko Ikastolak saldutako Tanta txartelak irabazi du aurtengo zozketa. Euskal Herriko Ikastolen aldeko Tanta zozketaren zenbaki saritua 69.834 izan da, eta txartelaren jabea azaldu da jada.
Irudia
LH4ko eta LH5eko 240 ikasle inguruk parte hartzen dute ikasturtero Elgoibarko Udalak finantzatutako eta Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak gidatutako “Gu ere bertsotan” egitasmoan.