Skip to main content

AGENDA 30 MARTXAN

Irudia

Agenda 30eko ikasle arduradunen taldea martxan!

Urtero bezala, dagoeneko osatu dugu Agenda 30eko ikasle eta irakasle arduradunen taldea. Aurten ere lanean jarraituko dugu “Ekoizpen eta kontsumo arduratsua” gaiaren inguruan.

Iaz gai honen diagnostikoa egin genuen, eta aurten, horretan oinarrituta, esku-hartze plana martxan jartzea izango da gure erronka nagusia. Guztion artean, gure ikastola jasangarriagoa eta arduratsuagoa izatea da helburua! 🌱

Azken albisteak

Irudia
Morkaiko Mendizale Elkarteak, Herri Eskolako eta Elgoibar Ikastolako familiekin elkarlanean, Elosu-Polpol ingurura mendi irteera antolatu du azaroaren 15erako, igandea. Ekimenaren helburua da naturaz gozatzeko, inguruko ondare historikoa ezagutzeko eta familien arteko harremanak sendotzeko aukera eskaintzea.
Irudia
Urriaren 13an zendu zen Inazio Garmendia, Elgoibar Ikastolako irakasle ohia eta herriko euskalgintzan ibilbide luzea egindako euskaltzale konprometitua.
Irudia
Urriak 25erako Morkaikotik, Herri Eskola eta Ikastolako gurasoekin elkarlanean antolatutako mendi irteera proposatzen dizuegu: Zumaia Zarautz.
Irudia
DBH3ko ikasleak Olaizaga kiroldegian eskalada lantzen aritu dira hiru egunez! Esperientzia honen bidez, erronka berriei aurre egin, norberarenganako konfiantza indartu eta talde-lana sustatzeko aukera izan dute, betiere esperientziaz gozatuz.