Skip to main content

MENDI IRTEERAK

Irudia

Aloñara lehen mendi irteera!

Urriaren 26an ekingo diegu 2025-2026 ikasturteko haurren mendi irteerei. Irteerak Morkaiko Mendizale Elkarteak, Herri Eskolak eta Ikastolako gurasoek elkarlanean antolatu dituzte.

Urritik maiatzera bitartean zortzi mendi irteera izango ditugu, inguruko mendiez eta naturaz elkarrekin gozatzeko.

🥾 Lehen irteera: Aloña

📅 Urriak 26, igandea
🕤 Irteera: 9:30ean Mintxetako parkinean
📍 Ibilbidea: Arantzazu – Duru – Aloña
📏 Luzera: ± 9 km
⛰️ Desnibela: ± 600 m

Ibilbidea Arantzazuko parkingetik abiatuko da. Handik Durura igo eta Aloñarako pistatik gora egingo dugu, poliki-poliki altitudea irabaziz tontorrera heldu arte. Bueltako bidea igoerako berbera izango da.

Eguraldiak laguntzen badu, bista eta paraje zoragarriez gozatzeko aukera izango dugu. Urteko ibilbiderik luze eta menditsuenetakoa bada ere, mendian ibiltzen ohituta dagoen ha

Azken albisteak

Irudia
Urriaren 1ean, Elgoibar Ikastolak bat egin du "Gure haurrak ere badira" ekimenarekin eta "Euskal Herriko hezkuntza Palestinarekin" mobilizazioarekin. LH eta DBHko ikasleak Erdiko Aretoan elkartu gara eta minutu bateko isilunea egin dugu, Palestinan bizi den egoeraren aurrean elkartasuna adierazteko.
Irudia
Eusko Jaurlaritzak 2026-2027 ikasturterako unibertsitatez kanpoko ikasketetarako beka eta laguntzen deialdia zabaldu du. Laguntzak, besteak beste, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBHko ikasleei zuzenduta daude.
Irudia
Elgoibar Ikastolan DBHko bi ordezkapen egiteko irakasleak behar ditugu. Pertsona konprometitu, dinamiko eta talde-lanerako gaitasuna duen profesionala bilatzen dugu, ikasleen garapen akademiko zein pertsonalean ekarpena egingo duena.
Irudia
Azpeitiko Ikastolak saldutako Tanta txartelak irabazi du aurtengo zozketa. Euskal Herriko Ikastolen aldeko Tanta zozketaren zenbaki saritua 69.834 izan da, eta txartelaren jabea azaldu da jada.