Skip to main content

ERASMUS +: ISTANBUL

Irudia

Istanbulera iritsi gara!

Istanbulgo bidaia hasi da, eta dena ondo doa, gorabeherak gorabehera. Bi irakasle eta hamar ikasle bertaratu dira esperientzia berriak partekatzeko eta ikasteko prest.

Hemen, permakulturaren proiektuan murgilduta gaude, jasangarritasuna ardatz izanik, eta mundu berdeago eta arduratsuago bat eraikitzeko lanean gabiltza. Han ere, balore eta misio berdina izango dugu.

Istanbulek bere xarma eta bizitasuna du eta esperientzia kultural paregabea izaten ari da. Ikasleak bertako familietan egoten direnez, ikaskuntza oso aberatsa da. Bidaia honetan, ikasteaz gain, esperientzia ahaztezinak biltzen ari dira, eta jarraituko dugu ekintzak eta ikasketak partekatzen. 🌍🇹🇷

Azken albisteak

Irudia
Urriaren 1ean, Elgoibar Ikastolak bat egin du "Gure haurrak ere badira" ekimenarekin eta "Euskal Herriko hezkuntza Palestinarekin" mobilizazioarekin. LH eta DBHko ikasleak Erdiko Aretoan elkartu gara eta minutu bateko isilunea egin dugu, Palestinan bizi den egoeraren aurrean elkartasuna adierazteko.
Irudia
Eusko Jaurlaritzak 2026-2027 ikasturterako unibertsitatez kanpoko ikasketetarako beka eta laguntzen deialdia zabaldu du. Laguntzak, besteak beste, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBHko ikasleei zuzenduta daude.
Irudia
Elgoibar Ikastolan DBHko bi ordezkapen egiteko irakasleak behar ditugu. Pertsona konprometitu, dinamiko eta talde-lanerako gaitasuna duen profesionala bilatzen dugu, ikasleen garapen akademiko zein pertsonalean ekarpena egingo duena.
Irudia
Azpeitiko Ikastolak saldutako Tanta txartelak irabazi du aurtengo zozketa. Euskal Herriko Ikastolen aldeko Tanta zozketaren zenbaki saritua 69.834 izan da, eta txartelaren jabea azaldu da jada.