Skip to main content

KMK 2025 ESKERTZA BIDEOA - EUSKARA ETA ELKARLANA

Irudia

Eskerrik asko bihotzez!

Ezin genuen Kilometroak egun hau ospatu zuen laguntzarik gabe. Kilometroen inguruko lanketan aritu gara urte osoan zehar, eta mila esker bihotzez bolondres guztioi; zuen energia, irribarreak eta gogoa izan dira dena posible egin dutenak.

Urtebeteko lanaren ondoren, eta jendearen inplikazioari esker, hau guztia aurrera ateratzea lortu dugu. Egun handia iritsi denerako dena kontrolpean genuen, edo ia dena, eguraldia izan ezik! ☔️

Baina eguraldia gorabehera, elkarlanean komunitate handi eta eder bat sortu dugu. Zuen lana ez da soilik kilometroak neurtzea izan; elkarlana, ilusioa eta konpromisoa josi dituzte bide osoan zehar. Horregatik, kilometroak egunean egindako lana ez ezik, zuek sortutako giroa berezia izan da: laguntasunez, barrez eta elkarrekin egindako pauso txikiz osatua.

Eskerrik asko bihotzez, benetan. Denok izan gara Kilometroak 2025eko benetako motorra. 💚

Elkarrekin salto egingo dugu hurrengo erronketara!

Azken albisteak

Irudia
Urriaren 1ean, Elgoibar Ikastolak bat egin du "Gure haurrak ere badira" ekimenarekin eta "Euskal Herriko hezkuntza Palestinarekin" mobilizazioarekin. LH eta DBHko ikasleak Erdiko Aretoan elkartu gara eta minutu bateko isilunea egin dugu, Palestinan bizi den egoeraren aurrean elkartasuna adierazteko.
Irudia
Eusko Jaurlaritzak 2026-2027 ikasturterako unibertsitatez kanpoko ikasketetarako beka eta laguntzen deialdia zabaldu du. Laguntzak, besteak beste, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBHko ikasleei zuzenduta daude.
Irudia
Elgoibar Ikastolan DBHko bi ordezkapen egiteko irakasleak behar ditugu. Pertsona konprometitu, dinamiko eta talde-lanerako gaitasuna duen profesionala bilatzen dugu, ikasleen garapen akademiko zein pertsonalean ekarpena egingo duena.
Irudia
Azpeitiko Ikastolak saldutako Tanta txartelak irabazi du aurtengo zozketa. Euskal Herriko Ikastolen aldeko Tanta zozketaren zenbaki saritua 69.834 izan da, eta txartelaren jabea azaldu da jada.