Skip to main content

Mendi irteera

Irudia

Mendiko irteera: eguraldiak lagundu ez arren, goiz atsegina

Eguraldi iragarpenak ez ziren oso onak izan arren, goizeko 9:30ean elkartu zen 16 laguneko taldea plazan. Guraso eta haurrek, zira eta aterkiekin hornituta, mendi ibilaldi txiki bat egiteko gogoz abiatu ziren San Roke auzorantz.

Ibilbidean zehar tarteka aterri eta tarteka zaparradak izan zituzten, baina erritmo onean aurrera eginez, bi orduren buruan iritsi ziren Soraluze aldera. Han geldialdi txiki bat egin zuten mokadutxoa hartzeko, eta ondoren autobusez egin zuten itzulera.

Eguraldiaren gorabeherak gorabehera, goiz atsegina eta giro onean egindako irteera izan zen. 🥾☔

Azken albisteak

Irudia
Iaz Elgoibarren bizi izan genuen Kilometroak, eta aurten Lazkaok hartu du lekukoa. Urriaren 4an, berriz ere euskararen eta ikastolen inguruan elkartzeko eta egun eder bat elkarrekin bizitzeko aukera izango dugu. Elgoibartik Lazkaorako joan-etorria errazteko, Elgoibar Ikastolatik autobusa antolatuko dugu.
Irudia
Eusko Jaurlaritzak 2026-2027 ikasturterako unibertsitatez kanpoko ikasketetarako beka eta laguntzen deialdia zabaldu du. Laguntzak, besteak beste, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBHko ikasleei zuzenduta daude.
Irudia
Ikasturte berriari hasiera eman diogu!
Irudia
Elgoibar Ikastolan DBHko bi ordezkapen egiteko irakasleak behar ditugu. Pertsona konprometitu, dinamiko eta talde-lanerako gaitasuna duen profesionala bilatzen dugu, ikasleen garapen akademiko zein pertsonalean ekarpena egingo duena.