Skip to main content

LH 6: FLYSCH

Irudia

Zumaian murgilduz: Flyscharen sekretuak eta naturaren indarra ezagutzen

Urriaren 22an, asteazkenean, gure ikasleek irteera pedagogiko zoragarria egin zuten Zumaiara. Goizeko 9:00etan abiatu ziren tren geltoki nagusitik, eta eguna natura, zientzia eta abenturaz beterik igaro zuten Algorri Interpretazio Zentroan eta Flyscharen inguruan.

Bisitaldiaren helburua argia zen: Zumaiako naturgune eta ondare geologikoa gertutik ezagutzea, eta horren bidez, bioaniztasuna eta paisaiaren balioa hobeto ulertzea. Ikasleek ikasi zuten gure inguruneak eskaintzen duen altxorra zaindu eta babestea ezinbestekoa dela.

Gainera, eguna aukera paregabea izan zen autonomia lantzeko, elkarbizitzarako arauak errespetatzeko eta talde-lanean sakontzeko.

Arratsaldeko 16:30ean itzuli ziren ikastolara, esperientzia aberasgarri eta gogotsu baten oroitzapenarekin. 🌊🐚

Azken albisteak

Irudia
Iaz Elgoibarren bizi izan genuen Kilometroak, eta aurten Lazkaok hartu du lekukoa. Urriaren 4an, berriz ere euskararen eta ikastolen inguruan elkartzeko eta egun eder bat elkarrekin bizitzeko aukera izango dugu. Elgoibartik Lazkaorako joan-etorria errazteko, Elgoibar Ikastolatik autobusa antolatuko dugu.
Irudia
Eusko Jaurlaritzak 2026-2027 ikasturterako unibertsitatez kanpoko ikasketetarako beka eta laguntzen deialdia zabaldu du. Laguntzak, besteak beste, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBHko ikasleei zuzenduta daude.
Irudia
Ikasturte berriari hasiera eman diogu!
Irudia
Elgoibar Ikastolan DBHko bi ordezkapen egiteko irakasleak behar ditugu. Pertsona konprometitu, dinamiko eta talde-lanerako gaitasuna duen profesionala bilatzen dugu, ikasleen garapen akademiko zein pertsonalean ekarpena egingo duena.