Skip to main content

Gerturatzen egitasmoa

Irudia

Gerturatzen egitasmoa: 1. saioa

Egokitzapen garaia amaituta, talde bakoitzak bere erritmoa eta dinamika propioa hartzen joan da. Testuinguru horretan, familiei ikastolara gerturatzeko aukera paregabea eskaini diegu Gerturatzen egitasmoaren lehen saioan.

Saio honetan, HH0ko 14 familia eta HH1eko 5 familia elkartu ziren. Giro atsegin eta lasai batean, hezitzaileek, haurrek eta familiek elkar ezagutzeko eta konfiantza giroa sendotzeko tartea izan zuten.

Egitasmo honen helburua argia da: gurasoen nahietara eta beharretara egokitzea, eta denon artean —familiek, haurrak eta hezitzaileek— egitasmoari forma eta nortasuna ematea.

Eskerrik asko parte hartu duzuen familia guztioi zuen gertutasunagatik eta ekarpenengatik. Hasi besterik ez gara egin! 👋✨

Azken albisteak

Irudia
Iaz Elgoibarren bizi izan genuen Kilometroak, eta aurten Lazkaok hartu du lekukoa. Urriaren 4an, berriz ere euskararen eta ikastolen inguruan elkartzeko eta egun eder bat elkarrekin bizitzeko aukera izango dugu. Elgoibartik Lazkaorako joan-etorria errazteko, Elgoibar Ikastolatik autobusa antolatuko dugu.
Irudia
Eusko Jaurlaritzak 2026-2027 ikasturterako unibertsitatez kanpoko ikasketetarako beka eta laguntzen deialdia zabaldu du. Laguntzak, besteak beste, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBHko ikasleei zuzenduta daude.
Irudia
Ikasturte berriari hasiera eman diogu!
Irudia
Elgoibar Ikastolan DBHko bi ordezkapen egiteko irakasleak behar ditugu. Pertsona konprometitu, dinamiko eta talde-lanerako gaitasuna duen profesionala bilatzen dugu, ikasleen garapen akademiko zein pertsonalean ekarpena egingo duena.