Skip to main content

CAMINO ERASMUS +

Irudia

CAMINO Erasmus+ proiektua: Ikastolako taldea Istanbulen

Gure ikastolako bi irakasle eta bost ikasle Istanbulen dira egunotan CAMINO – Creating Accessible, Multicultural, Inclusive Networks in Education Erasmus+ proiektuaren esparruan.

Egonaldi honek aukera ematen die hiri aberats eta anitz bat ezagutzeko ez ezik, tailer eta lan-saio espezifikoetan parte hartzeko ere. Saio horietan inklusioa, aniztasuna, kulturartekotasuna eta gaitasun digitalak lantzen ari dira, nazioarteko beste ikastetxeetako parte-hartzaileekin batera.

Esperientzia honek ikasketa esanguratsua eta truke kulturala uztartzen ditu, eta gure ikasleentzako zein irakasleentzako aukera paregabea da Europako lankidetza sareak sendotzeko. 🌍🤝

Azken albisteak

Irudia
Iaz Elgoibarren bizi izan genuen Kilometroak, eta aurten Lazkaok hartu du lekukoa. Urriaren 4an, berriz ere euskararen eta ikastolen inguruan elkartzeko eta egun eder bat elkarrekin bizitzeko aukera izango dugu. Elgoibartik Lazkaorako joan-etorria errazteko, Elgoibar Ikastolatik autobusa antolatuko dugu.
Irudia
Eusko Jaurlaritzak 2026-2027 ikasturterako unibertsitatez kanpoko ikasketetarako beka eta laguntzen deialdia zabaldu du. Laguntzak, besteak beste, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBHko ikasleei zuzenduta daude.
Irudia
Ikasturte berriari hasiera eman diogu!
Irudia
Elgoibar Ikastolan DBHko bi ordezkapen egiteko irakasleak behar ditugu. Pertsona konprometitu, dinamiko eta talde-lanerako gaitasuna duen profesionala bilatzen dugu, ikasleen garapen akademiko zein pertsonalean ekarpena egingo duena.