Skip to main content

Santa Zezilia

Irudia

Santa Zezilia eguna Elgoibar Ikastolan

Santa Zezilia eguna ospatu da Elgoibar Ikastolan, eta eguraldiak kalea lapurtu digun arren, festa ez digu kendu. Erdiko aretoa musikaz bete dute gure ikasleek, giro alaia eta benetan berezia sortuz.

Oihane Iparragirre irakaslearen gidaritzapean txarangak bihotza jarri dio egunari, eta ikastola osoak goiz hasiera zoragarria bizi izan du. Musika, irribarreak eta komunitatea bat eginda ospatu dugu gaurko eguna. Ze zorte dugun txaranga honekin, eskerrik asko eta zorionak!

Ikasle guztiei eta antolaketan aritu diren guztiei ere eskerrik beroenak. Beste behin, musika izan da gure etxea lotu duen haria. 🎶🎺

Azken albisteak

Irudia
Ikastolako Eskolaz Kanpoko jardueren artean, Adierazpen Plastikoan, naturak eskaintzen dizkigun elementuak arte-lan eder bihurtu dituzte gure ikasleek.
Irudia
Urriaren 1ean, Elgoibar Ikastolak bat egin du "Gure haurrak ere badira" ekimenarekin eta "Euskal Herriko hezkuntza Palestinarekin" mobilizazioarekin. LH eta DBHko ikasleak Erdiko Aretoan elkartu gara eta minutu bateko isilunea egin dugu, Palestinan bizi den egoeraren aurrean elkartasuna adierazteko.
Irudia
Iaz Elgoibarren bizi izan genuen Kilometroak, eta aurten Lazkaok hartu du lekukoa. Urriaren 4an, berriz ere euskararen eta ikastolen inguruan elkartzeko eta egun eder bat elkarrekin bizitzeko aukera izango dugu. Elgoibartik Lazkaorako joan-etorria errazteko, Elgoibar Ikastolatik autobusa antolatuko dugu.
Irudia
Eusko Jaurlaritzak 2026-2027 ikasturterako unibertsitatez kanpoko ikasketetarako beka eta laguntzen deialdia zabaldu du. Laguntzak, besteak beste, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBHko ikasleei zuzenduta daude.