Skip to main content

NEREA IBARZABALEN BISITA

Irudia

Nerea Ibarzabal idazlearen bisita LH3ra

LH3ko ikasleak oso pozik aritu dira Kimu materialarekin lanean, Jakelinen egunerokoa irakurtzen eta liburuaren ariketa desberdinak egiten. Liburuaren egilea, Nerea Ibarzabal idazle eta bertsolaria, gure ikastolara etorri da, eta ikasleek zorte handia izan dute berarekin solasaldi bat izateko.

Ikasleek galderak egiteko aukera izan dute, eta irakurzaletasuna eta literaturarekiko interesa pizteko une paregabea izan da. Solasaldiak ikasleen begiak distiratsu jarri ditu, eta irakurketa zein sortze-prozesua hurbilagotik ezagutzeko aukera eskaini die. 📚✨

Azken albisteak

Irudia
Iaz Elgoibarren bizi izan genuen Kilometroak, eta aurten Lazkaok hartu du lekukoa. Urriaren 4an, berriz ere euskararen eta ikastolen inguruan elkartzeko eta egun eder bat elkarrekin bizitzeko aukera izango dugu. Elgoibartik Lazkaorako joan-etorria errazteko, Elgoibar Ikastolatik autobusa antolatuko dugu.
Irudia
Eusko Jaurlaritzak 2026-2027 ikasturterako unibertsitatez kanpoko ikasketetarako beka eta laguntzen deialdia zabaldu du. Laguntzak, besteak beste, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBHko ikasleei zuzenduta daude.
Irudia
Ikasturte berriari hasiera eman diogu!
Irudia
Elgoibar Ikastolan DBHko bi ordezkapen egiteko irakasleak behar ditugu. Pertsona konprometitu, dinamiko eta talde-lanerako gaitasuna duen profesionala bilatzen dugu, ikasleen garapen akademiko zein pertsonalean ekarpena egingo duena.