Skip to main content

BISITA BEREZIAK

Irudia

Euskararen Eguneko Bisita Bereziak Haur Hezkuntzan

Euskararen Eguneko girotze jardueren barruan, gure ikastolan bi bisita apartak izan ditugu 📚✨. HH3, HH4 eta HH5eko geletara Marisabel eta Marijose andereñoak etorri dira, urte luzez Haur Hezkuntzan irakasle izandakoak 😊.

Txikiek oso gustura entzun dituzte beren pasarteak, eta ikusi dugu oraindik ere bihotzean daramatela ikastolako magia 💛. Irribarre, jakin-min eta magiarekin bete dituzte gure geletako uneak 💫.

Eskerrik beroenak, Marisabel eta Marijose, momentu polit hauengatik! 🥰 Ikastolako komunitatearentzat momentu honek Euskararen Eguneko ospakizun bereziak gogorarazten dizkigu, hizkuntza eta irakurketa maitasunez partekatzeko une paregabeak sortuz.

Azken albisteak

Irudia
Iaz Elgoibarren bizi izan genuen Kilometroak, eta aurten Lazkaok hartu du lekukoa. Urriaren 4an, berriz ere euskararen eta ikastolen inguruan elkartzeko eta egun eder bat elkarrekin bizitzeko aukera izango dugu. Elgoibartik Lazkaorako joan-etorria errazteko, Elgoibar Ikastolatik autobusa antolatuko dugu.
Irudia
Eusko Jaurlaritzak 2026-2027 ikasturterako unibertsitatez kanpoko ikasketetarako beka eta laguntzen deialdia zabaldu du. Laguntzak, besteak beste, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBHko ikasleei zuzenduta daude.
Irudia
Ikasturte berriari hasiera eman diogu!
Irudia
Elgoibar Ikastolan DBHko bi ordezkapen egiteko irakasleak behar ditugu. Pertsona konprometitu, dinamiko eta talde-lanerako gaitasuna duen profesionala bilatzen dugu, ikasleen garapen akademiko zein pertsonalean ekarpena egingo duena.