Skip to main content

ELKARTRUKEA DBH 1

Portadako irudia
Irudia

 

ELKARTRUKEA ALGORTA DBH 1

 

DBH 1. mailako ikasleek ekintza berezia ospatu dute: Euskara eta Literatura arloan 1. unitatean egindako proiektuari amaiera emateko, Algortako San Nikolas ikastolako DBH maila bereko ikasleak etorri zaizkigu bisitan. 

 

Ikastolako Erdiko Aretoan harrera ekitaldia egin ostean, ikasleak elkar ezagutzeko “ginkana” ibilbidea egin dute taldeka. Ekintza horretan gure ikasleek anfitrioi lanak eginez aritu dira herriko hainbat toki erakutsiz.  Goizari amaiera emateko Mintxetan elkartu gara denok.
 

Egunerokotasunetik kanpoko ekintza motibagarria izan da dudarik gabe, gelan ikasitakoa bertatik bertara ezagutzeko aukera eskaini duena lagun berriak egiteaz gain. Ederki gozatu dugu.

Azken albisteak

Irudia
LH 6. mailako ikasleek Maitane Ormazabal adituaren hitzaldian parte hartu dute, ikasleen gaitasun digitala eta emozionala lantzea helburu izan duen saioan. Jardueraren bidez, pantailek eguneroko bizitzan eta, bereziki, osasunean duten eraginaren inguruan hausnartzeko aukera izan dute.
Irudia
Albiste honen bitartez abenduaren 19tik urtarrilaren 8rarte Elgoibar Ikastolako bulegoa itxita egongo dela jakinarazten dizuegu. Gabon zoriontsuak izan eta urte berri on!
Irudia
Irailean martxan jarri genuen gure Gela Egonkorra,eta poliki-poliki forma hartzen doa. Ikasgela hau ikasleen errealitate, ezaugarri eta interesetatik abiatzen den ikaskuntza-prozesuetan oinarritzen da, autonomia eta bizitza ahalik eta normalizatuena lortzeko behar dituzten trebetasunak garatuz.
Irudia
DBH 1. mailako ikasleek ekintza berezia ospatu dute: Euskara eta Literatura arloan 1. unitatean egindako proiektuari amaiera emateko, Algortako San Nikolas ikastolako DBH maila bereko ikasleak etorri zaizkigu bisitan.