Skip to main content

ITSAS ESPEZIEAK GERTUTIK EZAGUTZEN

Portadako irudia
Irudia

Gaur Aquariumeko langileak Gela Egonkorrean izan ditugu, Manta eta Raia Gaztaka ezagutzeko antolatutako tailer berezian. Saioan zehar, bi espezieen arteko desberdintasunak landu dira, batez ere elikadura, habitatak, ugalketa eta egitura anatomikoa ardatz hartuta.

Horrez gain, ikasleek benetako arrautzak eta mandibulak ikusi eta ukitzeko aukera izan dute, esperientzia aberasgarri eta praktikoa biziz.

Tailerra mezu argi batekin amaitu da: Raia Gaztaka desagertzeko arriskuan dago Euskal Herriko itsasoetan, eta itsas ekosistemaren zaintza denon ardura da.

Eskerrik asko @AQUARIUMSS ekarpen baliotsuagatik!

Azken albisteak

Irudia
Gure baloreak lantzen jarraitzen dugu, euskara eta euskal kultura sustatzeko egun berezien ospakizunak burutuz. Hau horrela, otsailak 4, asteazkena, Santa Ageda bezpera ospatuko dugu.
Irudia
Aquariumeko langileak Gela Egonkorrean izan ditugu, Manta eta Raia Gaztaka ezagutzeko antolatutako tailer berezian. Saioan zehar, bi espezieen arteko desberdintasunak landu dira, batez ere elikadura, habitatak, ugalketa eta egitura anatomikoa ardatz hartuta.
Irudia
Ikastolan pauso bat gehiago eman nahi dugu gure proiektuen nazioartekotzean, eta horretarako talde berezi bat sortu dugu: Erasmus+ Ambassadors.
Irudia
Irailean martxan jarri dugun Zirku Tailerra aurkezten dizuegu. Jolasaren bidez, haurrek malabareak, orekak, akrobaziak eta aire akrobaziak lantzen dituzte, modu seguruan eta adinera egokituta.