Skip to main content

OHIKO BATZAR NAGUSIA

Portadako irudia
Irudia

Abenduaren 16an Elgoibar Ikastolako Ohiko Batzar Nagusia ospatu zen, bazkideen parte-hartzearekin eta giro onean. Batzarrean, aurreikusitako gai-zerrendari jarraituz, ikastolaren orainaldia eta etorkizuna hizpide izan ziren.

2024-2025 ikasturteari dagokionez, jarduera txostenaren eta urteko kontuen aurkezpen laburra egin zen, ikasturteko ibilbidearen balorazio orokorra partekatuz. Bi dokumentuak aho batez onartu ziren. Era berean, KMK 2025aren memoria eta balorazioa aurkeztu ziren, eta Ohiko Batzar Nagusiak adostasun osoz onartu zuen ikasturte honetan bazkide guztiek bost tanta jasotzeko eta saltzeko konpromisoa, komunitate izaera eta elkarlanaren adierazgarri.

2025-2026 ikasturterako, lan-ildo nagusiak zehaztu ziren. Alde batetik, Euskara eta Kulturartekotasuna proiektua kokatu zen ardatz estrategiko gisa, euskara komunitate honen hizkuntza ardatz izango dela berretsiz eta familia guztiak komunitatearen parte senti daitezen ahalegin berezia eginez. Bestetik, “Gure Iparra” izenpean, ikastolaren norabide estrategikoa partekatu zen, epe ertain-luzerako (2026-2030) hausnarketa estrategiko baten bidez bideratuko dena.

Hausnarketa estrategiko horrek azken urteotan markatutako helburuetan sakontzen jarraitzea ahalbidetuko du, ikastolaren marko pedagogikoa, antolaketa-egitura, digitalizazio maila eta dimentsio pertsonal eta soziala modu koherente eta bateratuan garatuz. Lehenengo saioa, urtarrilaren 13an izango da (16:45-18:45)

Azkenik, kontu ikuskariak izendatu eta Zaintza Batzordearen berriztapena onartu zen, galdera-erreguen tartearekin amaitzeko.

Laburbilduz, Ohiko Batzar Nagusia balorazio, adostasun eta konpromiso partekatuaren espazioa izan zen, eta hainbat erabaki garrantzitsu aho batez onartu ziren, ikastolaren egonkortasuna eta etorkizuneko norabidea sendotuz.

Azken albisteak

Irudia
DBHko ikasle-talde bat Elgoibar Ikastolatik Bretainian, Quimper herrian dago, eta dagoeneko elkartruke kulturalaz gozatzen hasi da. Bidaia hau ez da soilik leku berriak bisitatzeko aukera; hizkuntzak praktikatzeko, ohitura berriak ezagutzeko eta lagun berriak egiteko esperientzia aberasgarria da.
Irudia
Santa Eskeko Etxegiña Taldea Euskal Herriko folklore eta tradizioekin sutsu dagoen komunitatea da. Talde honen helburua Euskal Kultur ondarea partekatzea eta zaintzea da, belaunaldiz belaunaldi transmititu diren ekitaldiak, dantzak, musika eta ohiturak sustatuz.
Irudia
HH 3ko ikasleek perrexila nola landatzen den (prozesua) ikasi dute gelan, eta ondoren praktikan jartzeko aukera izan dute ikastolako baratzean. Gelan azalpena jaso ostean, baratzera igo dira.
Irudia
Aquariumeko langileak Gela Egonkorrean izan ditugu, Manta eta Raia Gaztaka ezagutzeko antolatutako tailer berezian. Saioan zehar, bi espezieen arteko desberdintasunak landu dira, batez ere elikadura, habitatak, ugalketa eta egitura anatomikoa ardatz hartuta.