Skip to main content

MENDI IRTEERA: INTXORTA

Portadako irudia
Irudia

Urtarrilak 25erako Morkaikotik, Herri Eskola eta Ikastolako gurasoekin elkarlanean antolatutako mendi irteera proposatzen dizuegu: Intxorta. Oraingoan Elgeta aldera joango gara. Gure mendi ibilbidea Elgetatik hurbil dagoen San Asensio gaineko parkinetik abiatuko da. Handik, lasai lasai, Intxorta aldera joko dugu. Intxortan, guda zibilian borroka gogorrak egon ziren. Bidean zehar lubaki, trintxera eta gerra babes ugari ikusiko ditugu. Pinadi eta pagadi artean doan bideak Intxorta gainean utziko gaitu. Intxortak Bizkaia eta Gipuzkoako bista ederrak ditu. Benetan, eguraldiak lagun, bista zoragarriaz gozatzeko aukera izango dugu. Indar berritu ondoren, atzera San Asensiora bueltako gara bazkaltzera etxera bueltatzeko.

Luzera:+/- 6Km

Desnibela: +/- 350 m

Irteera: 9:30 .Mintxetako parkinean.

Irteera nagusi zein gaztetxoeri zuzenduta dago. Umeak ezingo dira bakarrik etorri. Gurasoren bat arduradun etorri behar da.
Eguraldiaren arabera irteerak aldetak izan ditzazke. Eguraldia dela eta abisu edo alertarik egon ez gero, irteera bertan behera geldituko da.

Animatu zaitezte!!

Azken albisteak

Irudia
Urtarrilak 25erako Morkaikotik, Herri Eskola eta Ikastolako gurasoekin elkarlanean antolatutako mendi irteera proposatzen dizuegu: Intxorta.
Irudia
LH 6. mailako ikasleek Maitane Ormazabal adituaren hitzaldian parte hartu dute, ikasleen gaitasun digitala eta emozionala lantzea helburu izan duen saioan. Jardueraren bidez, pantailek eguneroko bizitzan eta, bereziki, osasunean duten eraginaren inguruan hausnartzeko aukera izan dute.
Irudia
Albiste honen bitartez abenduaren 19tik urtarrilaren 8rarte Elgoibar Ikastolako bulegoa itxita egongo dela jakinarazten dizuegu. Gabon zoriontsuak izan eta urte berri on!
Irudia
Irailean martxan jarri genuen gure Gela Egonkorra,eta poliki-poliki forma hartzen doa. Ikasgela hau ikasleen errealitate, ezaugarri eta interesetatik abiatzen den ikaskuntza-prozesuetan oinarritzen da, autonomia eta bizitza ahalik eta normalizatuena lortzeko behar dituzten trebetasunak garatuz.