Portadako irudia
Irudia
Urtarrilaren 13an eman genion hasiera datozen lau urteetarako plan estrategikoaren sorkuntzari. Proiektuak GURE IPARRA izena du, eta ikastolaren norantza elkarrekin lantzea du helburu.
Horregatik, saio honetan ikastolako langile guztien parte-hartzea izan genuen, baita familiena ere. Prozesuaren lehenengo egun honetan, zentroaren diagnostikoa egin genuen, eta ikastolaren indarguneak, ahuleziak, mehatxuak eta aukerak aztertu genituen.
Plazer izugarria izan zen etorri zineten guztiekin lan egitea!
Jarrai dezagun gure norantza elkarrekin eraikitzen!