Skip to main content

GERTURATZEN EGITASMOA

Irudia

Gerturatzen Egitasmoa – Otsaileko saioa 

Otsailean, gure txikienek arearekin esperimentatzeko aukera paregabea izan dute. Jolasaren bidez ikasi, deskubritu eta sortzeko espazio aberasgarria bihurtu da saioa. 

Arearekin esperimentatzeak onura ugari ditu:
 - Zentzumen-garapena sustatzen du (ukimena, ikusmena…)
 - Sormena eta irudimena pizten ditu
 - Motrizitate fina lantzen laguntzen du
 - Hizkuntza eta komunikazioa aberasten ditu, bizipenak partekatuz
 - Elkarrekintza eta lankidetza indartzen ditu

Harea ukitu, bota, bildu, zapaldu… esperientzia bakoitza ikaskuntza bihurtu da. Prozesua bera izan da garrantzitsuena, esperimentazioa eta gozamena ardatz hartuta 

Azken albisteak

Irudia
Morkaiko Mendizale Elkarteak, Herri Eskolako eta Elgoibar Ikastolako familiekin elkarlanean, Elosu-Polpol ingurura mendi irteera antolatu du azaroaren 15erako, igandea. Ekimenaren helburua da naturaz gozatzeko, inguruko ondare historikoa ezagutzeko eta familien arteko harremanak sendotzeko aukera eskaintzea.
Irudia
Urriaren 13an zendu zen Inazio Garmendia, Elgoibar Ikastolako irakasle ohia eta herriko euskalgintzan ibilbide luzea egindako euskaltzale konprometitua.
Irudia
Urriak 25erako Morkaikotik, Herri Eskola eta Ikastolako gurasoekin elkarlanean antolatutako mendi irteera proposatzen dizuegu: Zumaia Zarautz.
Irudia
DBH3ko ikasleak Olaizaga kiroldegian eskalada lantzen aritu dira hiru egunez! Esperientzia honen bidez, erronka berriei aurre egin, norberarenganako konfiantza indartu eta talde-lana sustatzeko aukera izan dute, betiere esperientziaz gozatuz.