Skip to main content

LAN ESKAINTZA DBH

Irudia

Lan eskaintza – DBHn Gaztelania irakaslea

Elgoibar Ikastolan DBHn Gaztelania irakaslea behar dugu, gure hezkuntza proiektuan parte hartzeko eta ikasleen bidelagun izateko.

Pertsona konprometitu, dinamiko eta talde-lanerako gaitasuna duen profesionala bilatzen dugu, ikasleen garapen akademiko zein pertsonalean ekarpena egingo duena.

Eskatzen diren baldintzak:

  • Bigarren Hezkuntzako Masterra.

  • Euskaran C1 maila.

Hezkuntza berritzailea, euskararen sustapena eta komunitatearen indarra ardatz dituen proiektu batean lan egin nahi baduzu, bidali zure CVa.

CVak jasotzeko azken eguna: martxoaren 1a.

Informazio gehiago eta izen-ematea:
https://elgoibarikastola.eus/eu/lan-poltsa

Zure zain gaude!

Azken albisteak

Irudia
Morkaiko Mendizale Elkarteak, Herri Eskolako eta Elgoibar Ikastolako familiekin elkarlanean, Elosu-Polpol ingurura mendi irteera antolatu du azaroaren 15erako, igandea. Ekimenaren helburua da naturaz gozatzeko, inguruko ondare historikoa ezagutzeko eta familien arteko harremanak sendotzeko aukera eskaintzea.
Irudia
Urriaren 13an zendu zen Inazio Garmendia, Elgoibar Ikastolako irakasle ohia eta herriko euskalgintzan ibilbide luzea egindako euskaltzale konprometitua.
Irudia
Urriak 25erako Morkaikotik, Herri Eskola eta Ikastolako gurasoekin elkarlanean antolatutako mendi irteera proposatzen dizuegu: Zumaia Zarautz.
Irudia
DBH3ko ikasleak Olaizaga kiroldegian eskalada lantzen aritu dira hiru egunez! Esperientzia honen bidez, erronka berriei aurre egin, norberarenganako konfiantza indartu eta talde-lana sustatzeko aukera izan dute, betiere esperientziaz gozatuz.