Skip to main content

ZEUK ESAN DBH

Irudia

(ZEUK ESAN) DBHko ikasleekin, ongizate eta erabaki osasungarriak lantzen

Azken egunotan, DBHko ikasle guztiek parte hartu dute emozioen kudeaketa, teknologien eta sare sozialen erabilera arduratsua, eta adikzioen prebentzioa lantzeko saioetan. 

Helburua argia da: ikasleei tresna praktikoak eskaintzea, euren ongizate pertsonala indartzeko eta erabaki osasungarriak hartzeko gaitasuna garatzeko. Saioetan hausnarketa, galderak eta esperientziak partekatzeko aukera izan dute, betiere hezkuntza komunitate gisa elkarrekin ikasten eta hazten jarraitzea helburu. 

Gainera, gogorarazi nahi dizuegu Zeuk Esan zerbitzua beti eskuragarri dagoela:

  • 116111 telefonoa – doan, anonimoa eta konfidentziala
  • Laguntza eta orientazioa tratu txarrak, sare sozialen arriskuak, adikzioak eta ongizate emozionala lantzeko
  • Helburu nagusia: haur eta nerabeen ongizatea eta segurtasuna babestea

Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi! Elkarrekin, hazten eta ikasten jarraitzen dugu. 

Azken albisteak

Irudia
Iaz Elgoibarren bizi izan genuen Kilometroak, eta aurten Lazkaok hartu du lekukoa. Urriaren 4an, berriz ere euskararen eta ikastolen inguruan elkartzeko eta egun eder bat elkarrekin bizitzeko aukera izango dugu. Elgoibartik Lazkaorako joan-etorria errazteko, Elgoibar Ikastolatik autobusa antolatuko dugu.
Irudia
Eusko Jaurlaritzak 2026-2027 ikasturterako unibertsitatez kanpoko ikasketetarako beka eta laguntzen deialdia zabaldu du. Laguntzak, besteak beste, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBHko ikasleei zuzenduta daude.
Irudia
Ikasturte berriari hasiera eman diogu!
Irudia
Elgoibar Ikastolan DBHko bi ordezkapen egiteko irakasleak behar ditugu. Pertsona konprometitu, dinamiko eta talde-lanerako gaitasuna duen profesionala bilatzen dugu, ikasleen garapen akademiko zein pertsonalean ekarpena egingo duena.