Skip to main content

MUGIKORRIK GABEKO ASTEA DBH 3

Irudia

DBH 3ko ikasleek Mugikorrik Gabeko Astea egingo dute

DBH 3. mailan martxan jarri dugun Proiektu komunitarioa arloan, ikasleak mugikorraren erabilerari buruz hausnartzen ari dira azken asteotan. Teknologiak gure egunerokoan duen eraginaz jabetu, ohiturak aztertu eta erabilera arduratsuago baterako bideak bilatzea dute helburu.

Hausnarketa prozesu horren baitan, aste honetan ekimen berezi bat hasiko dute: Mugikorrik Gabeko Astea. Ekimenaren bidez, ikasleek astebetez mugikorra ikastolan uzteko konpromisoa hartu dute, beren eguneroko bizipenetatik abiatuta gogoeta sakonagoa egiteko.

Proposamen honen helburua ez da teknologia baztertzea, baizik eta haren erabilera kontzienteagoa sustatzea. Esperientzia honek ikasleei aukera emango die harremanetan, aisialdian eta eguneroko jardunean mugikorrak duen presentziaz ohartzeko, eta alternatiba osasungarriak esperimentatzeko.

Astea amaitzean, bizitakoa partekatu eta ondorioak aterako dituzte, ikaskuntza esanguratsua eraikitzeko asmoz.

Ikastolako komunitate osoari ekimen honetan bidelagun izatea eskertzen diogu.

Azken albisteak

Irudia
Ikastolako Eskolaz Kanpoko jardueren artean, Adierazpen Plastikoan, naturak eskaintzen dizkigun elementuak arte-lan eder bihurtu dituzte gure ikasleek.
Irudia
Urriaren 1ean, Elgoibar Ikastolak bat egin du "Gure haurrak ere badira" ekimenarekin eta "Euskal Herriko hezkuntza Palestinarekin" mobilizazioarekin. LH eta DBHko ikasleak Erdiko Aretoan elkartu gara eta minutu bateko isilunea egin dugu, Palestinan bizi den egoeraren aurrean elkartasuna adierazteko.
Irudia
Iaz Elgoibarren bizi izan genuen Kilometroak, eta aurten Lazkaok hartu du lekukoa. Urriaren 4an, berriz ere euskararen eta ikastolen inguruan elkartzeko eta egun eder bat elkarrekin bizitzeko aukera izango dugu. Elgoibartik Lazkaorako joan-etorria errazteko, Elgoibar Ikastolatik autobusa antolatuko dugu.
Irudia
Eusko Jaurlaritzak 2026-2027 ikasturterako unibertsitatez kanpoko ikasketetarako beka eta laguntzen deialdia zabaldu du. Laguntzak, besteak beste, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBHko ikasleei zuzenduta daude.