Skip to main content

MENDI IRTEERA: IRIMO

Irudia

Martxoak  15rako Morkaikotik, Herri Eskola eta Ikastolako gurasoekin elkarlanean antolatutako mendi irteera proposatzen dizuegu: IRIMO. Oraingoan Urola Goierri ingurura joango gara.
Autoak Santa Barbarako ermita ondoan utziko ditugu. Handik abiatuko dugu ibilbidea.
Ibilbidea zirkularra izango da. Alde batetik igoko dugu Irimo eta beste alde batetik jaitsi.


Ibilbideak aldapatsua da hasieran, baina polita. Ikusmira ederraz gozatzeko aukera izango dugu gainera. Igande goiz eder bat pasatzeko plan paregabea.
Luzera:+/- 6,5Km
Desnibel positiboa: +/- 425m
Irteera: 9:30etan Mintxetako parkinean

Irteera nagusi zein gaztetxoei zuzenduta dago.  Umeak ezingo dira bakarrik etorri.  Gurasoren bat arduradun etorri behar da.
Eguraldiaren arabera irteerak aldetak izan ditzazke.  Eguraldia dela eta abisu edo alertarik egon ez gero, irteera bertan behera geldituko da

Animatu!

Azken albisteak

Irudia
Ikastolako Eskolaz Kanpoko jardueren artean, Adierazpen Plastikoan, naturak eskaintzen dizkigun elementuak arte-lan eder bihurtu dituzte gure ikasleek.
Irudia
Urriaren 1ean, Elgoibar Ikastolak bat egin du "Gure haurrak ere badira" ekimenarekin eta "Euskal Herriko hezkuntza Palestinarekin" mobilizazioarekin. LH eta DBHko ikasleak Erdiko Aretoan elkartu gara eta minutu bateko isilunea egin dugu, Palestinan bizi den egoeraren aurrean elkartasuna adierazteko.
Irudia
Iaz Elgoibarren bizi izan genuen Kilometroak, eta aurten Lazkaok hartu du lekukoa. Urriaren 4an, berriz ere euskararen eta ikastolen inguruan elkartzeko eta egun eder bat elkarrekin bizitzeko aukera izango dugu. Elgoibartik Lazkaorako joan-etorria errazteko, Elgoibar Ikastolatik autobusa antolatuko dugu.
Irudia
Eusko Jaurlaritzak 2026-2027 ikasturterako unibertsitatez kanpoko ikasketetarako beka eta laguntzen deialdia zabaldu du. Laguntzak, besteak beste, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBHko ikasleei zuzenduta daude.