Skip to main content

XXVI. PILOTA EGUNA

Irudia

Elgoibar Ikastolako frontoian XXVI. Pilota Eguna ospatu dugu giro ezin hobean! 

 

Eskerrik beroenak antolaketan lagundu duten guztiei, boluntarioei, babesleei eta, noski, parte hartu duzuen pilotariei eta familiei! Zuen ilusio eta ekarpenari esker, egun borobila izan da! 

 

Mila esker baita ere, sari banaketan izan ditugun kontseilu errektoreko Olatz Astigarraga eta Erika Lehr-i, Elgoibarko Udaleko Maialen Gurrutxaga alkateari, kirol zinegotzi den Ricardo Astigarragari, kirol patronatuko Ramon Mugikari,  ADOS pilota elkarteko Maddi Barrokali eta  Natale Aranbururi eta azkenik Lagunak pilota elkarteko Aitor Berguari.

 

Zorionak guztioi eta mila esker ekimen hau posible egiteagatik! Hurrengo urtera arte! 

Azken albisteak

Irudia
Ikastolako Eskolaz Kanpoko jardueren artean, Adierazpen Plastikoan, naturak eskaintzen dizkigun elementuak arte-lan eder bihurtu dituzte gure ikasleek.
Irudia
Urriaren 1ean, Elgoibar Ikastolak bat egin du "Gure haurrak ere badira" ekimenarekin eta "Euskal Herriko hezkuntza Palestinarekin" mobilizazioarekin. LH eta DBHko ikasleak Erdiko Aretoan elkartu gara eta minutu bateko isilunea egin dugu, Palestinan bizi den egoeraren aurrean elkartasuna adierazteko.
Irudia
Iaz Elgoibarren bizi izan genuen Kilometroak, eta aurten Lazkaok hartu du lekukoa. Urriaren 4an, berriz ere euskararen eta ikastolen inguruan elkartzeko eta egun eder bat elkarrekin bizitzeko aukera izango dugu. Elgoibartik Lazkaorako joan-etorria errazteko, Elgoibar Ikastolatik autobusa antolatuko dugu.
Irudia
Eusko Jaurlaritzak 2026-2027 ikasturterako unibertsitatez kanpoko ikasketetarako beka eta laguntzen deialdia zabaldu du. Laguntzak, besteak beste, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBHko ikasleei zuzenduta daude.