Skip to main content

KORRIKA 24

Irudia

Datorren martxoaren 19an Korrika 24 hasiko da Atharratzen. Hamar egunetan zehar Euskal Herria zeharkatu ondoren, Bilbon bukatuko da martxoaren 29an. 

Korrika, AEK-k antolatuta, Euskal Herri osoan zehar egiten den euskararen aldeko lasterketa erraldoia da. Gure hizkuntzaren aldeko kontzientzia suspertzea eta gau-eskola zein euskaltegien eguneroko lana indartzeko dirua biltzea ditu helburu. 

Elgoibar Ikastolak bat egin du ekimen honekin eta, ohiko den bezala, 2 km hartu ditu ekimen hau sustatzeko asmoz. Kilometro bat lankideek hartuko dute eta bestea, aldiz, familiek. Hori dela eta, zera eskatu nahi dizuegu: familia bakoitzak, gutxienez, 1€-ko laguntza ematea. Familiek egindako ekarpena Erdiko Aretoan jarriko den kutxan bilduko da martxoaren 9tik martxoaren 27ra bitartean.

Bukatzeko, jakin ekimen honi buruzko informazio gehiago duzuela honako web gunean: www.korrika.eus.

Azken albisteak

Irudia
Urriaren 13an zendu zen Inazio Garmendia, Elgoibar Ikastolako irakasle ohia eta herriko euskalgintzan ibilbide luzea egindako euskaltzale konprometitua.
Irudia
Urriak 25erako Morkaikotik, Herri Eskola eta Ikastolako gurasoekin elkarlanean antolatutako mendi irteera proposatzen dizuegu: Zumaia Zarautz.
Irudia
DBH3ko ikasleak Olaizaga kiroldegian eskalada lantzen aritu dira hiru egunez! Esperientzia honen bidez, erronka berriei aurre egin, norberarenganako konfiantza indartu eta talde-lana sustatzeko aukera izan dute, betiere esperientziaz gozatuz.
Irudia
Ikastolako Eskolaz Kanpoko jardueren artean, Adierazpen Plastikoan, naturak eskaintzen dizkigun elementuak arte-lan eder bihurtu dituzte gure ikasleek.